Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea, enpreseekin ‘Bikain’ gauean
20-12-2016
Roberto Larrañagak esan zuen bezala, ´euskararen inguruan ikuspegi zabala eta partekatua eraikitzeko gai izan gara. Enpresa munduan ere, lorpenak helduko dira, eta heltzen ari dira, bide bardiña jorratzen ari garelako: akordioa, adostasuna eta bakoitzaren neurrian, egokitasuna…gelditu barik baina aldi berean inposatu barik´. Atzo gabeko ekitaldian, Donostiako Kursaal Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakaria, Bakartxo Tejeria Legebiltzarrako presidentea, Bingen Zupiria Hezkuntza Sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordea besteak beste, egon ziren. Danek zorionak eman nahi izan zizkien 2016eko‘Bikain’ ziurtagiria lortu duten enpreseei eta erakundeei.