Historia

CONFEBASK 1983an eratu zen Adeguiren (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea), SEAren (Arabako Enpresarien Sindikatua) eta CEVen (Bizkaiko Enpresa Zentroa) ekimenez.

Firma de la constitución de Confebask

Hala ere, Confebask askoz ere lehenagotik dator, hain zuzen ere, aurreko erregimenaren azken urteetan hainbat euskal enpresari, gizartearen beraren dinamikak eta ordurako sumatzen hasiak ziren aldaketa politiko eta sozialek sortutako egoera berriei erantzuteko erakunde bat behar zela ohartuta, euskal enpresa erakunde unitario bat –Einkor– sortzeko lanean hasi zirenetik.

Primeros directivos de Confebask

Hala ere, prozesu hura zapuztuta geratu zen, tartean ikusmolde diferentziak zeudelako, eta, horretan, uneko baldintza soziopolitikoek eragina izan zutelako.

Egoera hark probintziako enpresa erakundeen agerpena ekarri zuen. Lurralde bakoitzean bi sortu ziren. Lurralde historikoetan erakunde bakoitzaren konbergentzia gertatu ahala, berriz ere ekin zitzaien "euskal patronal handia" eratzera bideratutako elkarrizketei.

Azkenik, 1983ko martxoaren 4an, Euskal Enpresarien Konfederakuntza –CONFEBASK– eratzeko eskritura egiletsi zen, eta, harrezkeroztik, euskal enpresari guztien interesak eta Euskadiren nahiz bertako eragileen garapena defendatzeko ahaleginean dabil, eragile sozial konprometitu eta aktiboa den aldetik.

Egitura sendo eta integratzaile bat sortuz ekin zion bideari euskal enpresarien kolektiboak. Ondoren, 1988ko azaroaren 17an CEOEn sartuta, aurrerapauso esanguratsua egin zen enpresarien interesen defentsan eta ordezkaritzan. Kontuan izan behar da lau urte lehenago, Bizkaiko bi enpresa erakundeek, hots, Bizkaiko Enpresarien Konfederazio Orokorrak eta Bizkaiko Enpresa Zentroak, bat egin zutela 1984ko uztailean Bizkaiko Industria eta Merkataritza Zentroa, gaur egun Cebek dena, sortzeko.