Noticias

Euskadin otsailean inskribatutako enpresen kopurua urtearteko %0,1 baino ez da hazi

14-03-2018
Confebaskek Euskadiko Enpresa Sarearen Eboluzioaren gaineko azken buletinean jasotzen denez, otsailean pixka bat igo da Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua: urtarrilean baino 54 gehiago eta orain dela urte bat baino 66 gehiago, hau da, iaz erregistratuta zeudenak baino % 0’1 gehiago. Urtearteko konparazioan, enpresa kopurua berriro igo da Eraikuntzan (+%1,9) eta pixka bat zerbitzuetan, baina industrian beherantz jarraitzen du (-%1,1). Gainera, estatuko zifrekin alderatuta, enpresa kopuruaren urtearteko hazkundea Euskadin txikiagoa da.

Confebask Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren deialdira joan da, ‘bidegabea izan zen’ lemapean

10-03-2018
Confebaskeko eta bere elkarte kide Adegi, Cebek eta Seako ordezkaritza batek Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute gaur goizean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ekitaldi ofizialaren bezperan, "Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz". Bertaratutakoen artean zeuden Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria, Iñaki Garcinuño, Cebekeko lehendakaria, Gregorio Rojo, SEA eta Confebaskeko lehendakariorde eta Eusko Ganberak-eko lehendakaria; Eduardo Aretxaga, Confebaskeko zuzendari nagusia eta Francisco Javier Azpiazu, Cebekeko idazkari nagusia.

“Emakumeak kontuan hartzen ez dituen gizarte bat seguru porrotera doala”

08-03-2018
Grupo Vocentoko egunkarietan Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak argitaratutako testu labur batean hausnarketa egiten du emakumeen berdintasunaren beharrari buruz, plano guztietan, ez soilik betekizun etiko nabarmen bezala, baizik eta enpresen lehiakortasunerako beharrezko faktore moduan. Bestetik, Sail Juridiko Laboraleko Virginia Mugicak, berriz, Europa Pressi egindako adierazpenetan zera adierazi du: "Confebask bat dator hein handi batean lortu nahi diren helburu eta xedeekin”, martxoaren 8an islatuko diren erreibindikazioekin, baina gaineratu du “eraginkorra eta irmoa” izan daitekeela greba batekin”produkzio sistema konprometitu gabe” ere.

Confebask, Deusto Business School-eko enpresa dimentsioari buruzko jardunaldi finantzarioan

06-03-2018
Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga moderatzaile lanetan aritu da gaur arratsaldean, Deusto Business Schoolek antolatutako enpresa dimentsioari buruzko jardunaldi batean, adituen eta enpresa zuzendarien parte hartzearekin. Zehazki, Eduardo Aretxagak Uvesco Taldearen zuzendari nagusi Jose Ramon Fernandez de Barrenarekin, CAFeko negozio eta teknologiako zuzendari korporatibo Jon Imazekin eta Seguros Bilbaoko zuzendari nagusi ondoko Jose Manuel Ereñorekin batera partekatu ditu hausnarketak. Aurretiaz, BBVA Researcheko azterketa makroekonomikoen zuzendariak, Rafael Domenechek, 250 langile baino gehiagoko enpresak Alemaniakoak bezain lehiakorrak direla adierazi du.

Euskadin 10 pertsonatik 7k uste du euskal enpresariek gizarteari egiten dioten ekarpena positiboa edo oso positiboa dela.

01-03-2018
Eusko Jaurlaritzaren soziometroak iazko irailean galdera batzuk txertatu zituen " Euskadin enpresari figuraren balorazio eta aitortza soziala"-ri buruz gizarteak duen iritzia ezagutzeko. Eta, datu horietan ikus daitekeenez, 10 euskaldunetik 7k uste du gizarteari egiten zaion ekarpena positiboa edo oso positiboa dela. Lurraldeka, iritzi hori %75etik gorakoa da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, %66koa. Enpresariek euskal gizarteari egiten dioten ekarpenari buruzko irudi ona handiagoa da adinean aurrerago daudenen artean, nahiz eta nagusiki positiboa izan adin tarte guztietan.