Noticias

“Digitalizazioa funtsezkoa da Euskadiko ETEen hazkunderako eta lehiakortasunerako”

18-04-2024
Enpresa Dimentsioari buruz Confebaskek duen newsletterrari egindako adierazpenetan, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak adierazi duenez: “gero eta enpresa gehiagok egiten dute BINDen berrikuntza irekiko ereduaren alde, beren beharrizan propioei erantzuteko eta negozio aukerak handitzeko aukera ematen dielako, startupekin lankidetzan, teknologia aitzindariak integratuz. Orain arte 45 ETE eta 35 startupek parte hartu dute ekimenean, eta hazkunde ildo horretan jarraitzea eta arrakasta kasu gehiago garatzea da helburua”. “Digitalizazioa funtsezkoa da Euskadiko ETEen hazkunderako eta lehiakortasunerako – ziurtatu du Leyre Madariagak –, baina, hala ere, kosta egiten da hirugarrenekin berritzeko lehen pausoa ematea. ETEentzako oztopo nagusia aldaketari lotutako ziurgabetasuna eta kostuak izaten dira. Hain zuzen ere, SME Connectionen bidez, digitalizazio prozesu hori enpresentzat modu bizkor eta erosoan erraztuko duten irtenbide arin eta pertsonalizatuak eman nahi dira”.

Euskadik aurreko hilean baino 236 enpresa gehiago erregistratu ditu, martxorako zifrarik onena 2019tik

12-04-2024
Martxoan otsailean baino 236 enpresa gehiago erregistratu dira Euskadin, eta hori 2019tik martxorako zifrarik onena da. Guztira, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopurua Euskadin 57.835era iritsi da martxoan. Zifrak gora egin du duela urtebete zegoenarekin alderatuta ere. Zehazki, 127 gehiago dira, 2023ko martxokoak baino +%0,2. Urteko konparazio horretan bertan, sektoreka, erregistratutako enpresen kopurua Industrian baino ez da jaitsi, eta bera da pandemiaren aurretik, 2020an, zeudenekin alderatuta gehien jaitsi dena ere: zehazki, 325 gutxiago dira, -%4,9. Estatu osoan gertatzen ari denarekin alderatuta, enpresa kopuruaren hazkundearen erritmoa txikiagoa da, +%0,2 Euskadin, eta +%1,2 estatuan.

“Martxan dauden trantsizioei dagokienez, gure industria irteerako kokapen on batetik abiatzen da, baina tamaina, pertsonak, finantzaketa eta fiskalitate hobea eta antzeko erronketan aurrera egin behar dugu”

14-03-2024
El Diario Vascok jardunaldi bat antolatu du euskal industriak martxan dagoen trantsizio ekologikoan eta ingurumenekoan dituen aukerak aztertzeko. Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martin izan da gonbidatuetako bat. Eta, testuinguru horretan adierazi denez, “trantsizio hori aukera handia da gure industriarentzat, irteerako kokapen on batekin abiatzen baita. Balio kate guztietan lider energetikoak ditugu, enpresa txiki eta ertain hornitzaileen ekosistema on bat, ekoizpen sare berritzaile bat, nazioartekotua, eta industria politika finkatua”. “Hala ere – azpimarratu du Pablo Martinek –, hainbat alderditan aurrera egin behar dugu, horien artean egonik eraldaketa handi horiei aurre egiteko enpresen tamaina egokia; talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko erronka; eta gure enpresak finantzatzeko hobekuntzak, baita beharrezko inbertsioak erraztu eta sustatuko dituen fiskalitate bat ere”.

Euskadiko enpresa kopurua egonkor mantendu da urteko lehen bi hilabeteetan

14-03-2024
Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak ia ez du aldaketarik izan urte hasi zenetik. Otsailean, kopurua hori 57.599 zen. Urtarrilean baino 154 gehiago dira, baina, hala ere, duela urtebete baino pixka bat gutxiago: 2023ko otsailarekin alderatuta, 35 enpresa gutxiago daude (-%0,1). Sektoreka, Industriak enpresak galtzen jarraitzen du. Kopurua gaur egun duela urtebete baino txikiagoa da, ia 90 gutxiago (89). Eraikuntza eta zerbitzuetakoak, berriz, igo egin dira. Pandemiaren aurretik zeudenekin alderatuta alderatuta (2020ko otsaila), Industrian gertatu dira jaitsierarik handienak (-%5 eta 332 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%2,1 eta 957 enpresa gutxiago). Eraikuntzan, berriz, 93 enpresa gehiago erregistratu dira 2020ko otsailean baino (+%1,8).

2024ak euskal enpresen kopurua egonkortuta ekin dio urteari, eta 2023ak konkurtsoan zeudenen jaitsierarekin itxi du

20-02-2024
Confebasken azken newsletterrean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 57.455 izan da urtarrilean, abenduan baino 466 gutxiago, baina hil honetarako ohikoa den ildotik. Nolanahi ere, fokua zabalduz, eta duela urtebeteko urtarrilean zeudenekin alderatuta, murrizketa erregistratuta zeuden 12 enpresakoa baino ez da izan, -%0,02 gutxiago. Hori bai, 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik ia 1.500 enpresa gutxiago daude (1.448, -%2,5), eta pandemian galdutako enpresen heren bat (%31) berreskuratu da. Sektoreka, eta urte arteko konparazioan, industria izan da kaltetuena, azken hamabi hilabeteetan enpresa kopuruari dagokionez jaitsiera izan duen jarduera sektore bakarra izanik.