Confebask, Argentinako Cordoba probintziako enpresa ordezkaritza batekin

  • Bi aldeek Cordobaren eta Euskadiren arteko merkataritza harremanetan sakontzeko aukerak aztertu dituzte
Confebask

Confebaskeko Pablo Martín (lehenengo ezkerretik) eta Eduardo Aretxaga, (lehenengo lerroan), Cordobako ordezkariekin (Argazkia, Confebask)

2022-06-06

Confebask eta Cordoba probintziako (Argentina) enpresa ordezkaritza bat SPRIren egoitzan elkartu dira gaur goizean, Argentinaren eta Euskadiren arteko merkataritza harremanak aztertzeko eta sakontzen saiatzeko. Cordoba estatuko enpresa eta erakunde ordezkaritzaren buru estatuko gobernadorea da, bidaia ofizialean, eta Iñigo Urkullu lehendakariak egin dio harrera gaur bertan.

Confebasken aldetik, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak eta Pablo Martin Ekonomiako arduradunak gidatutako ordezkaritza bat joan da. Biek ezagutarazi diote Argentinako ordezkaritzari zein den Euskadiko ekoizpen egitura, baita horren jarduera ratio nagusiak ere.

Cordoba estatuko ordezkaritzak, berriz, interes berezia erakutsi du euskal enpresek eskaintzen duten ahalmen guztia ezagutzeko, baita Euskadiko hezkuntza eta prestakuntza sistemarekin duen lotura ezagutzeko ere, bai euskal unibertsitate sistemari dagokionez, bai Lanbide Heziketari berari dagokionez.

Bilera amaitzeko, bi ordezkaritzek konpromisoa hartu dute Cordobaren (Argentina) eta Euskadiren arteko enpresa trukean sakontzeko aukerak aztertzeko.