Ia mila enpresa gehiago zeuden Euskadin irailean, baina iazko aldi berdinean baino gutxiago, laugarren hilabetez jarraian

  • Confebasken newsletterra Euskadiko enpresa sarearen bilakaeraren datuei buruz, irailari dagokionez
Confebask

2022-10-11

Euskadiko enpresa kopurua 962rekin hazi zen irailean, eta 57.613 dira guztira. Horrek irailerako ohikoa denarekin bat egiten duela esan daitekeen arren, iazko hilabete berdinean baino hazkunde txikixeagoa adierazten du (-%0,6).

Izan ere, enpresen kopuruak urtearteko jaitsiera duen laugarren hilabetea da, hamabost hilabeteko hazkundearen ondoren. Eta 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren hasiera), oraindik 1.280 enpresa gutxiago daude erregistratuta (-%2,2), eta %39 berreskuratu dira.

Sektoreka, irailean enpresa kopurua jarduera sektore guztietan hazi zen, industrian izan ezik, 5 gutxiago zenbatu baitziren. Industria da, hain zuzen ere, pandemia aurreko agertokiarekin alderatuta (2020ko otsaila) gehien jaitsi dena, irailean orduan baino 236 gutxiago zenbatu baitira (-%3,6); ondoren Zerbitzuen sektorea dago (-%2,8 eta 1.281 enpresa gutxiago), eta Eraikuntzan, berriz, 2020ko otsaileko enpresa kopuru bera erregistratu da.

Euskadiko eta estatuko enpresa kopuruaren bilakaera alderatuta, irailean enpresa kopuruak gora egin zuen Euskadin eta estatuan, baina intentsitate handiagoarekin Euskadin. Hala ere, pandemia aurreko mailari dagokionez (2020ko otsaila), enpresa kopuruaren beherakada handiagoa izan da Euskadin (-%2,2) estatuan baino, hor -%0,3 jaitsi baita.

Autonomoen kopuruari dagokionez, irailean 373 pertsona gehiago izan ziren, 2021eko irailean baino zertxobait gehiago. Autonomoen kopurua irailean 168.453 pertsonakoa zen. 2020ko otsailarekin alderatuta, 1.791 pertsona gutxiago dira (-%1,1).

Azkenik, 2022ko bigarren hiruhilekoan 57 euskal enpresa sartu dira konkurtsoan, 2021eko hiruhileko berean baino %9,5 gutxiago. Horrela, lau hiruhileko jarraian igaro dira urtearteko jaitsierarekin.