Euskadiko enpresen kopurua 318 hazi da apirilean, azken bost urteetako daturik onena

  • Confebasken txostena euskal enpresen kopuruaren apirileko bilakaerari buruz
Confebask

2021-05-18

Confebasken azken txostenean irakur daitekeenez (ikusi hemen), Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 318 enpresarekin hazi zen apirilean. Oraindik pandemiaren aurretik (2020ko otsaila) baino 1.189 enpresa gutxiago dauden arren (-2%), apiril baterako hazkunderik handiena da 2016tik. Guztira, Euskadin apirilaren amaieran erregistratutako enpresen kopurua 57.704ra iritsi da. Orain arte, pandemiaren zatirik gogorrenean galdutako konpainien %44 berreskuratu dira.

Sektoreka, apirilean enpresen kopuruak pixka bat gora egin du guztietan, industrian izan ezik. Duela urtebete zeudenak aztertuz gero, okerren dagoen sektorea Zerbitzuena da (-% 2,2 eta 1.027 enpresa gutxiago), eta gero Industria dago (-% 2 eta 138 enpresa gutxiago). Eraikuntza da urte arteko zifrarik onenak ematen dituena: duela urtebete baino 18 enpresa gutxiago, hau da, -% 0,4.

Estatuan batez beste gertatzen ari denarekin alderatuta, Euskadin enpresen kopuruaren murrizketa txikiagoa izaten ari da, -%2, eta estatuan -%3.

Azkenik, eta autonomoen kopuruari dagokionez, apirilean martxoan baino 217 gehiago ditugu, hau da, 2015etik apirilerako daturik onena. Guztira, 169.356 autonomo daude erregistratuta Euskadin, duela urtebete baino 888 gutxiago (-%0,5). Pandemia hasi zenetik, galdutakoen %38 berreskuratu dira.