Estatuko enpresa txiki eta ertainen kredituaren batez besteko tasa Europako lehiakideena baino merkeagoa da

  • Eusko Jaurlaritzak aukera ematen die enpresei beren errefortzu programetako batzuk ordaintzeko obligazioak eta inbertsioak geroratzeko, eta itzuli beharrik gabeko laguntzak eskatzeko epea luzatzen die, kaudimenera eta zorpetzea jaistera bideratuak, eta, berrikuntza gisa, kontabilitateko galerak konpentsatzera bideratuak.
  • Confebasken newsletterra Enpresen Finantzaketari buruz (ikusi hemen)
Newsletter Confebask

2021-10-21

 Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz atera duen azken newsletterrean kontsulta daitekeenez, Eusko Jaurlaritzak aukera ematen die enpresei Gauzatu-Industria, Gauzatu-Atzerriko Ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu-Berria eta Bideratu Covid-19 programetako ordainketa obligazioak eta inbertsioak geroratzeko. Epe berria abenduaren 30era arte luzatuko da.

Neurri horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak beste epe bat luzatzen duela ere jakinarazi du, oraingoan, autonomoek eta enpresek dutena kaudimena indartzeko eta zorpetzea arintzeko zuzeneko laguntza eskatzeko, eta baita ere kontabilitateko galerak konpentsatzeko. Azken hori ez zen orain arte sartzen.  Horretarako azken eguna azaroaren 9a izango da.

Bi albiste horiek Confebasken newsletterrean kontsulta daitezke, eta, gainera, enpresen finantzaketaren egungo egoerari buruzko datuak ere ematen dira. Eta horien artean nabarmentzen da, adibidez, Espainiako ETEei emandako kredituaren prezioak beste minimo bat markatu duela abuztuan, eta eurogunean lehiakideek ordaintzen dutenaren azpitik dagoela.

Horrela, urtebeterako eragiketa berrietarako kredituaren interes tasa %1,55ekoa izan zen abuztuan estatuko ETEentzat, eta %1,71ekoa eurogunean. Ez da berdin gertatzen enpresa handien batez besteko tasari dagokionez, Europako lehiakideekiko alde handiagoa baitute: %1,34 estatuan, eta %1,21 eurogunean.

Nolanahi ere, enpresa guztientzako kreditu berriak behera egin du urteko lehen zortzi hilabeteetan, 2020ko lehen zortzi hilabeteekin alderatuta, orduan pandemiaren hasierak eragindako finantzaketa beharrei erantzuteko nabarmen gora egin baitzuen. Jaitsierak ETEentzako kredituari zein enpresa handientzako kredituari eragin die, baina azken horiei zertxobait gehiago.

Horrez gain, enpresen berankortasuna egonkor mantendu zen urteko bigarren hiruhilekoan, %5ean, 0,1 puntuko igoerarekin 2020ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta 2009tik izandako mailarik txikienetan mantendu zen.

Hori guztia eta gehiago kontsulta daiteke, gaur egun Euskadin enpresei laguntzeko indarrean dauden programekin eta finantza laguntzako lerroekin batera, Confebasken Enpresen Finantzaketari buruzko buletinean.