“Euskadiko lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da apirilean, langabezia jaitsi eta enplegua handitu baita jarduera sektore guztietan”

  • Confebaskeko Pablo Martinen balorazioa, Euskadin apirilari buruz erregistratutako langabezia datuei buruzkoa
Pablo Martín

Pablo Martín, Confebask

2021-05-05

Joan den apirilean, 3.039 langabe gutxiago erregistratu dira Euskadin aurreko hilean baino (-%2,34) eta, beraz, 126.982 langabe daude erregistratuta Lanbiden. Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, Euskadik batez beste 957.660 afiliatu erregistratu ditu apirilean, martxoan baino 2.599 gehiago (+%0,27) eta 2020ko apirilean baino 8.689 gehiago (+%0,92). EAEko hiru lurraldeetako kotizatzaileen datuak igo egin dira apirilean, bai aurreko hilabetearekin alderatuta, bai iazko hilabete berarekin alderatuta.

Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunaren ustez, “lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da, langabezia jaisteaz eta Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen kopurua handitzeaz gain, hori lurralde eta jarduera sektore guztietan lortu delako. Egia da oraindik ere pandemiaren aurretik baino 10.000 langabe gehiago ditugula, baina espero dugu, txertaketak aurrera egin ahala, murrizketak arindu egingo direla eta enpresa eta kontsumitzaileen konfiantza berreskuratuko dela, eta Euskadiko lan merkatuak pixkana hobetzen jarraituko duela”.

Video