“Lan merkatuaren dezelerazio joera baieztatzen da Euskadin, ekonomiaren dinamismo txikiagoagatik”

  • Confebaskeko Pablo Martinek urtarrileko langabeziari eta okupazioari buruzko datuak baloratu ditu
Confebask

Pablo Martín, Confebaskeko Isabel Busto lehendakariaren alboan (Argazkia, Manu de Albak Confebaskentzako)

2023-02-02

Euskadin, urtarrila amaitzean, 2.107 langabe gehiago zeuden aurreko hilabetean baino, %1,9 gehiago, eta, beraz, guztira 112.905 langabe daude. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, berriz, 3.039 langabe gutxiago daude (-%2,62).

Beste horrenbeste esan daiteke enplegua sortzeari buruz. 9.762 kotizatzaile galdu dira abenduarekin alderatuta (-%0,98), baina urte arteko konparazioan (2022ko urtarrila) saldoa positiboa da oraindik: 10.729 afiliatu gehiago (+%1,10).

Confebaskeko Ekonomia arduradunarentzat, “egia da urtarrila iazkoa baino okerragoa izan dela, baina kontuan hartu behar da urtarrila tradizioz langabezia igo eta okupazioa jaisten den hilabetea dela, besteak beste, Gabonetako denboraldiaren amaieraren ondorioz. Izan ere, urtarril honetan, zerbitzuen sektorean zentratu da langabeziaren igoera, eta Industria eta Eraikuntza, berriz, langabezia jaitsi egin da”.

“Laburbilduz – amaitzen du Pablo Martinek – bere ohiko martxan dagoen urtarril baten aurrean gaude, baina egia da, halaber, oraingo honetan langabeziaren igoera eta enpleguaren suntsiketa handiagoak direla, lehen hiruhileko honetarako jarduera ekonomikorako ikusten genuen pixkanakako dezelerazioa lan merkatura eramaten ari garelako, abenduan egin genituen aurreikuspenetan ere iragarri genuen bezala”.

Video