Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du

  • Iñigo Urkulluren eta Euskadiko enpresa erakunde adierazgarrienaren arteko topaketa instituzionala
Confebask

2022-12-27

Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko batzorde exekutiboa hartu du gaur goizean, urtero Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak Euskadiko enpresa erakunde adierazgarrienarekin egiten dituen ohiko bilera instituzionalen barruan.

Topaketan, euskal enpresaburuek datozen hilabeteetarako jarduera eta enplegu itxaropenak aurkeztu dizkiote lehendakariari, ziurgabetasun handiko testuinguru batean, non, kezka nagusien artean, inflazioa, jarduera kostuen igoera eta enpresa marjinen murrizketa erabatekoa dauden.

Inguruabarrak gorabehera, Confebaskek lehendakariari adierazi dio, oraingoz behintzat, euskal enpresak eusten ari direla, eta gehienek inbertsioak eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dutela. Horretarako, familiekin egiten den bezala, beharrezkotzat jotzen dute okerren pasatzen ari diren enpresentzako laguntza espezifikoen programak areagotzea.

Confebaskeko ordezkaritzaren buru izan dira bere presidente Isabel Busto eta Adegikoa - Eduardo Junkera -, Cebekekoa - Carolina Perez Toledo - eta Seakoa - Pascal Gomez -.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, bileran izan da baita ere Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.