Mikel Torres lehendakariordearekin eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeekin bildu da Confebask

  • Bilera Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan egin da, gaur goizean
Confebask

Confebask eta Mikel Torresen taldea, bilera hasi baiño ariñago (Argazkia, Irekia) 

2024-09-04

Euskadiko enpresa erakunde adierazgarriena, hots, Confebask, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearekin bildu da gaur goizean Bilbon, kargurako izendatu ondoren izan duen lehen bilera ofizialean.

Confebasken izenean, berriz, Tamara Yagüe presidentea, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia, Asier Aloria Prestakuntza, Talentu eta Enplegu zuzendaria, Virginia Mugica Lan Arloko zuzendaria, Carlos Pereda Enplegu arduraduna eta Pablo Martin Ekonomia eta Fiskalitate zuzendaria izan dira.

Mikel Torres lehendakariordea bere saileko sailburuordeekin batera joan da:  Elena Perez Barredo (Lan eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak).

Topaketa giro atseginean egin da, eta ingurune ekonomiko eta enpresarialeko hainbat gairi buruzko iritziak partekatzeko balio izan du. Confebaskeko ordezkaritzak bere eskumenen eremuko proposamen nagusiak aurkezteko tartea hartu du.

Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak euskal gizarte osoaren garapen ekonomiko eta enpresarialaren, enplegu hazkundearen eta ongizatearen alde elkarrekin lan egiteko erabateko prestutasuna agertu dio lehendakariordeari.

CONFEBASK

1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua – Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba) –, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da. Euskal enpresek Euskadiko soldatapeko 10 langiletik 8 ingururi ematen diete lana eta euskal ekonomiak sortutako aberastasunaren ia %85 sortzen laguntzen dute.