“Gure gazteen heziketa enplegua dagoen lekurantz bideratzea bultzatu behar da”

  • Eduardo Aretxagaren adierazpenak Deiak eta Telefonicak digitalizazioari eta enpleguari buruz antolatutako jardunaldian
eduardo aretxaga

Eduardo AretxagaConfebaskeko zuzendari nagusia, eskumetik lehena. 

2021-06-16

“Gure gazteei ematen zaien prestakuntzaren orientazioak kezkatzen gaitu, izan ere, Euskadin, sektore batzuetan beste batzuetan baino lan aukera hobeak daude, eta, hala ere, ezin ditugu erakarri”. Horrela mintzatu da gaur goizean Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusia Urduliz Dorrean (Bizkaia), Deia egunkariak eta Telefonicak antolatutako ‘Eraldaketa digitala eta enplegurako aukera berriak’ jardunaldian.

Eduardo Aretxagak esan duenez, “pandemiaren aurretik ere sumatzen genuen eremu digitalaren gorakada. Euskal enpresei enplegu beharrei buruz egindako inkestetan, orain dela urte askotik jada ikusten genuen gehien eskatzen ziren profilen artean digitalizazioaren ingurukoak nabarmentzen zirela, esaterako, industriao eta informatikako ingeniaritzak, bi jarduera horiei lotutako Lanbide Heziketako goi mailako graduak, etab. Horri gehitzen badiogu datozen hamar urteetan pertsonen arloan izango dugun defizita, gure erronka demografiko bereziagatik, badakigu profil hori duten pertsonak beharko ditugula, ez soilik esparru horretan, baina bai bereziki horretan”.

Egiaztapen horren aurrean, Confebaskeko zuzendari nagusiak etorkizuneko profesionalek hautatutako aukera akademikoak azpimarratu ditu. "Gure inkestei esker, badakigu enpresek gero eta gehiago aitortzen dutela zailtasuna dutela, hain zuzen ere, gure ekoizpen sistemaren digitalizazioaren erronkei aurre egiteko behar besteko prestakuntza duten pertsonak aurkitzeko. Baina ez dugu lortzen gazteak jarduera adar horretara erakartzea, hain zuzen ere, lan baldintza, garapen profesional eta abar onenak eskaintzen dituen jarduera adarrera. Beraz, beharrezkoa da horrelako sektoreetara bideratutako hezkuntza orientazioa sustatzea, hor baitago Euskadin enpleguaren zati handi bat ".

Maila orokorragoan, hezkuntza sistemari lotuta gogorarazi duenez: prestakuntza duala zeina Confebasketik modu erabakigarrian bultzatzen baita, bai euskal Lanbide Heziketan bai unibertsitate sisteman  nabarmendu egiten da, enpresei zein ikasleei beraiei ondoen egokitzen zaien hezkuntza formulen artean dagoelako. Ahalik eta gehien aprobetxatu behar ditugu gure baliabide guztiak talentua sortzeko eta gure artean mantentzeko“.

Jardunaldia ‘streaming’ bidez jarraitu ahal izan da, eta, Eduardo Aretxagarekin batera, parte hartu dute Tecuniko zuzendari nagusi eta FVEMeko  lehendakari Tamara Yaguek, Telefonica Norteko zuzendari Manuel A. Alonsok eta Bizkaiko Diputazioko Ekonomiaren Sustapeneko foru diputatu Ainara Basurkok.