“Prebentzioa lan egiteko modu bat da; segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”

  • Elkarrizketa Bahia de Bizkaia Gas enpresako Estibaliz Añonekin, Segurmaniaren zenbaki berri baterako (ikusi hemen)
segurmania

2022-09-15

Segurmania Confebaskek eta bere hiru erakunde fundatzaileek -Adegi, Cebek eta Sea- Euskadin laneko prebentzio eta osasun kulturari buruz orain dela ia bost urte sortutako ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen babesa dauka.

Azken zenbakian (ikusi hemen), Bahia de Bizkaia Gas, SLko Estibaliz Añoni egindako elkarrizketa bat jasotzen du. Bertan, prebentzioaz eta segurtasunaz hitz egiten du, baita nola eboluzionatu duen, Euskadin nola egiten den eta zer erronkari aurre egin behar dien ere.

Bere iritziz, “lehen, laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arduradunak polizia txakur bat bezalakoak ginen, NBEak eramateko betebeharra ikuskatzen eta are egiaztatzen ibiltzen ginen. Orain, prebentzioaren kontzientziak aurrera egin ahala, prebentzioa gai partekatua izatera igaro da, non erakundeko kide guztiek beren zeregina ezagutzen duten eta, inkontzienteki, segurtasuna integratuta dagoen. Prebentzioa lan egiteko modu bat baino ez da. Gogoratu, segurtasunik gabe egindako lana gaizki egindako lana da”.

Enpresetan laneko arriskuen prebentzioa komunikatzeak eta hedatzeak duen garrantziari dagokionez, Estibaliz Añonek esan duenez, “prebentzioa integratzeko punturik garrantzitsuena goi zuzendaritzaren lidergoa edo inplikazioa da, eta, are gehiago, pertsonak lantokitik kanpo ere zaindu behar dira. Esan ohi da pertsona bati bere arduradunari axola zaiona axola zaiola”.

Bahia de Bizkaia Gas enpresako laneko osasun eta segurtasuneko arduradunarekin egindako elkarrizketaz gain, Segurmaniaren azken zenbakian, hainbat jardueratan jokabide seguruak izateko jarraibideak ere jasotzen dira, hala nola plataforma jasotzaileak erabiltzean, instalazio elektrikoak manipulatzean edo ‘arrisku psikosozialei’’ dagozkienetan.

Irakurri Segurmania buletina hemen