Confebask, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasquek lankidetzan deitutako II. STEAM Euskadi Sarien epaimahaian

  • Sariak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketako bokazio profesionalak inspiratzeko lan egiten duten ikastetxe, enpresa eta erakundeei zuzenduta daude
Steam

2022-06-08

STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM Hezkuntzako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) praktikarik onenak aitortzeko ekimena dira, eta duela bi urte sortu ziren, euskal ikastetxeetako ikasle gazteen artean ezagutza arlo horietara bideratutako bokazio profesionalak sustatzeko, bai batxilergoan, bai Lanbide Heziketan.

Horrez gain, STEAM konpetentzietan gaitasun profesional horiek sustatzeko edo hobetzeko lan egiten duten enpresak eta erakundeak ere saritzen dira. Bai lehen edizioan, bai bigarrenean, Confebask epaimahaiko kide izan da, aurten Carlos Pereda Enplegu arduradunaren bidez. STEAM Euskadi Sarien bigarren edizioari dagokionez, 137 proiektu aurkeztu dira hainbat kategoriatarako.

Sariak emateko ekitaldiko buru Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan da. Jokin Bildarratzen esanetan, “STEAM Euskadi Estrategiaren helburua da ikasle guztiak diziplina zientifiko-teknologikoetara hurbil daitezela, horietan eroso senti daitezela, arreta berezia jarriz ikasle emakumeei, eta eduki horiei inguruko unibertsitate karrera bat edo Lanbide Heziketako ziklo bat ikasteko aukera izan dezatela”. Bildarratzek aurten aurkeztutako proiektuen kalitatea eta maila ere aipatu ditu, eta, bereziki, lehiaketako bi kategorietako irabazleena. Kontsultatu saridunak eta kategoriak hemen.