“Berandu goaz, eta guztion nahasmen eta sumindurarako ez dugu ikusten beste herrialde batzuetan bezala neurriak hartzen ari garenik”

24-03-2022
Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek berriro adierazi du kezkatuta dagoela duela hilabete batzuetatik hona “tamaina eta sektore guztietako” euskal enpresek duten egoerarekin, energiaren kostu handiagatik, eta, orain, baita garraiolarien grebagatik ere. “Aspalditik ari ginen ohartarazten energiaren kostua jasanezina zela, eta orain Ukrainan gerra bat hasi da, egoera are gehiago larriagotu duena. Asteak daramatzagu arazo horien guztien berri ematen, eta, guztien nahasmen eta sumindurarako, ez dugu ikusten neurriak hartzen ari direnik beste herrialde batzuetan egiten ari diren bezala".

Confebaskek energiaren prezioak finkatzeko metodoa aldatzeko eta RED mekanismoa aktibatzeko eskatu du

15-03-2022
Eusko Jaurlaritzak, sindikatuek eta Confebaskek parte hartzen duten Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak (ESM) gaur egin behar duen bileraren esparruan, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea Ukrainako gerra aipatuz hasi du bere hitzaldia. “Agerikoa denez, katastrofe humanitarioa egitate bat da dagoeneko, eta, zalantzarik gabe, gerra lehenbailehen geldiaraztea da lehentasuna. Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta Estatu Batuek hartutako presio neurriek, xede hori lortzeko, Errusiaren finantzaketa ‘itotzea’ dute helburu, eta egoki ari dira. Hala ere, zigorrak ez dira kaltegabeak, eta oso ondorio larriak ekarriko dituzte, eta horietaz ohartu behar dugu, era berean, gaur egun gure enpresentzat jada kezkagarria den egoera arintzeko neurriak har ditzagun.

Euskal enpresen kopuruak gora egin du otsailean, baina pandemia aurretik baino mila gutxiago daude oraindik

15-03-2022
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz egindako azken txostenean zehazten den bezala, otsailean hobera egin da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, 418 konpainia gehiago erregistratu baitira EAEn. Horrenbestez, euskal enpresen guztizko kopurua 57.842 da, duela urtebete baino %0,8 gehiago. Hala ere, guztizko hori pandemiaren aurretik, 2020ko otsailean, zegoen zifrara iristetik urrun dago oraindik. Izan ere, Euskadin Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua ordukoa baino 1.051 txikiagoa da oraindik. 2020ko apirileko minimotik, %50 baino ez da berreskuratu.

Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko 70 gazte ingururen irteera

24-02-2022
Confebaskeko Prestakuntza Sailak hirurogeita hamar gazte elkartu ditu gaur goizean Bilbon, Euskadiko LHko 27 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 26 urtetik. Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, Portugalen, Frantzian, Alemanian, Suedian eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera.

Urtarrilean izena emanda dauden enpresen kopurua jaitsi egin da, eta pandemiaren aurretik baino ia 1.300 gutxiago daude oraindik

11-02-2022
Bai enpresen kopuruak bai autonomoenak behera egin dute Euskadin urtearen hasierarekin batera. Bi kasuetan, ohikoa da urtarrilean jaitsierak egotea, baina enpresa kopuruaren jaitsiera aurreko urteetan baino handiagoa izan da. Enpresei dagokienez, Confebasken azken txostenean jasotzen denez, Euskadin urtarrilean Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopurua 549rekin murriztu zen, guztira 57.596 izanik. Orain dela urtebete baino 321 gehiago badira ere, 2020ko otsailarekin alderatuta, pandemia hasi zenean, 1.297 enpresa gutxiago dira (-%2’2). Orain arte, 2020ko apirileko minimotik, galdutako 2.107 enpresen %38 berreskuratu dira.