“2010az geroztik langabe kopururik baxuena daukagu eta 2009ko hasieraz geroztik afiliatu kopururik handiena”
03-01-2018
Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko-Fiskaleko Pablo Martinek nabarmendu duenez, 2017an enpleguak Euskadin izan duen bilakaerak erakusten du susperraldi ekonomikoa “euskal lan merkatura, heltzen ari dela, eta gero eta pertsona gehiagorengana hedatzen ari dela". Gainera, azpimarratu duenez, sortzen den enplegua “kalitatea irabazten ari da progresiboki, susperraldia finkatzen den heinean”. Ildo horretan, Pablo Martinek nabarmendu du 2017an bosgarren urtez jarraian jaitsi dela langabeen kopurua eta enpleguaren sorrera hazi egin dela. Martinek baloratu du 8.626 langabe gutxiago daudela, eta, batez ere, enpleguaren hazkundea nabarmendu du, 18.696 enplegu gehiagorekin iaz Euskadin.