Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk, Basque Team Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute goi mailako euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko

22-11-2017
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEAko  ordezkariek gaur Donostian sinatutako hitzarmenak goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu. Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.

Roberto Larrañaga: “Gaurko saridunak bezalako pertsonei esker, gaur egun Euskadi aberats eta hobeago baten parte gara”

21-11-2017
Korta Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Lehendakaritzaren egoitzan, eta, beste urte batez, Euskadiko esparru politiko, ekonomiko eta enpresarialaren ordezkaritza zabala elkartu da. Sari banaketaren aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak topaketa pribatua izan dute ETAk hildako enpresariaren senideekin, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko kideekin, Confebaskeko eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideetako lehendakariekin eta edizio honetako saridunekin: Felix Lascaray Zugaza, Martin Ceballos Garcia, Antxon Garmendia Sarriegi eta Juan Felix Palacios Santamaria.

CEVek azterketa bat aurkeztu dio Confebaski, Valentzia-Euskadi tren korridoreak merkantzien garraiorako izango lukeen garrantziari buruz

21-11-2017
CEV Valentziako patronalak azterketa bat aurkeztu die gaur goizean Confebaski eta Bilboko Portuko Agintaritzari, “Merkantzien garraioaren eskari potentziala Korridore Kantauriar- Mediterraneoan” izenburupean, aipatu tren azpiegitura hobetzeko inbertsioak bultzatzeko asmoarekin. Topaketan parte hartu dute, azterketa egin duen etxeaz gain, CEV Valentziako patronalaren lehendakari Salvador Navarrok, Confebaskeko Roberto Larrañagak, bertako zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak; eta SEA-Arabako Enpresarien idazkari nagusi Juan Ugartek.

Confebask, Basauriko Bidebieta LHIIren 50. urteurrenean

15-11-2017
Basauriko (Bizkaia) Bidebieta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak ekitaldi bat egin du gaur bere 50. urteurrena ospatzeko; 1967an sortu zen, antzinako “Basconia Aprendizen Eskola’-ren ordezko. Joan den mendearen erdialdean eskola hura desagertu zenean, Basauriko eta eskualdeko 80 enpresa inguruk prestakuntza eskola berri bat martxan jartzeko eskatu zuten, kualifikazio profesional handiagoko pertsonak behar zituztelako. Hainbat urtez negoziatu ondoren, 1967an, Industria Ofizialtza eta Maisutza Eskola sortu zen azkenean, inguruko sare produktiboaren beharrari erantzuteko helburuarekin: gaur egungo Bidebieta LHII bultzatzeko, inplikatuta zeuden enpresek zentroaren hasierako kostuaren %40 jarri zuten orduan, antzinako pezeten 2 milioi baino gehiago.

Confebaskek prestakuntza ikastaroak abiarazi ditu Euskadiko LH dualeko enpresako trebatzaileentzat

14-11-2017
Duela 5 urte martxan jarri zenetik, Lanbide Heziketa dualeko euskal ereduak hamar bider handitu du Euskadin parte hartzen duten enpresen kopurua, baita ikasleena ere; horrenbestez, 2017-2018 ikasturte honetan 1.000 euskal enpresak baino gehiagok LHko formatu dualeko 2.000 ikasle hartuko dituzte, hau da, Euskadin urtero graduatzen diren ikasle guztien %20 inguru. Eredu duala gurean hartzen ari den garrantzi gero eta handiagoaz ohartuta, Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEAk enpresako trebatzailearen prestakuntza bereziari heldu diote, LHko ikastetxeko tutorearekin batera, funtsezkoa delako Euskadiko lanbide heziketaren arrakastarako, zehazki eredu dualari dagokionez.