“Orain euskal hitzarmenen prebalentziari buruz hemen jasotzen dena 2017an sinatu genuena da”

  • Confebasken balorazioa ministroen kontseiluan neurri hori onartu ondoren
Virginia Múgica

Viriginia Múgica (argazkia Confebask)

2024-05-21

Hainbat komunikabidetan egindako adierazpenetan, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendari Virginia Mugicak ziurtatu du “gaur ministro kontseiluan onartu dena 2017an denok sinatu genuena” dela.

Mugikak gogorarazi duenez, lanbide arteko akordio hori “bi printzipiotan oinarrituta garatu zen: legezkotasuna eta egokitasuna”. Eta gehiago zehaztu du: “Euskadin estatu mailako hitzarmenak aurrera egiten ari zirela ikusita, 2017an negoziazio kolektiboko gure egitura babesteko erabaki partekatua hartu zen, hamarkadetan eraikiz joan zena”.

“Eta, horretarako – jarraitzen du Virginia Mugicak – tresna juridiko guztiz legezko eta egoki bat erabiltzen dugu: lanbide arteko akordio bat, gure hitzarmen guztiei aplikatzeko lehentasuna ematen ziena, eta Euskadin ordezkaritza handiena duten erakunde guztiek sinatu zutena”.

“Erabaki hori – baieztatu du Confebaskeko zuzendari juridiko-laboralak – ministro kontseiluak berretsi eta aitortu du gaur, Langileen Estatutuaren 84. artikulua aldatuta, izan ere, artikulu horrek arautzen du hitzarmen kolektiboen arteko lehentasunen araubidea”.

“Horregatik guztiagatik – ondorioztatzen du Virginia Mugicak – duela zazpi urte denok sinatu genuenaren ildo beretik doan aldaketa bat bermatu besterik ez dugu egin behar, betiere negoziazio kolektiboko gure esparrua babesteko helburuarekin”.