- Elektrizitate eta elektronika esportatzaileen Turkiako elkarte nagusia da

Confebaskeko Pablo Martín,(zutunik), Turkiako enpresa ordezkaritzarekin (Argazkia, Confebask)
2024-06-03
Confebaskek Turkiako enpresa ordezkaritza garrantzitsu bat hartu du gaur arratsaldean, zehazki, sektore elektriko eta elektronikoaren ordezkari nagusietako bat. TET (Turkish Electro Tecnology) bi sektore horietako Turkiako enpresa esportatzaileen elkartea da, eta herrialde horretako 7.000 konpainiarekin lan egiten du bolumen komertziala hobetzeko eta Europako herrialde eta eskualdeen arteko aukera trukea handitzeko. 1991n sortu zen, eta Turkiako Merkataritza Ministerioaren organigramaren parte da.
Confebaskeko ordezkaritzaren buru Ekonomia eta Zerga departamentuko arduradun Pablo Martin izan da, eta euskal enpresen ezaugarri nagusiei buruzko aurkezpen bat egin die, euskal enpresa sareak elektrizitatearen eta elektronikaren arloetan eskaintzen dituen gaitasunak eta aukerak azaltzeko.
Euskadiren eta Turkiaren arteko balantza komertzialak superabita dauka argi eta garbi Euskadiren alde. Turkia euskal esportazioen 12. postuan dago. Euskadik egiten dituen salmenta garrantzitsuenak ibilgailu motordunak, burdinazko eta altzairuzko oinarrizko produktuak eta hainbat motatako makineria dira.
Euskal enpresek, berriz, batez ere produktu siderurgikoak, metalikoak, automobilgintzako osagaiak eta sorgailu eta transformadore elektrikoak erosten dizkiote Turkiari. Nolanahi ere, esportazioak bezala, Turkiako inportazioak ere nahiko dibertsifikatuta daude.
Eustatek egiaztatzen duenez, Turkiak Euskadiren bezero gisa duen garrantzia goranzko joera erakusten ari da azken urteetan, baita Euskadiren hornitzaile gisa duen garrantzia ere.
Turkiako enpresa ordezkaritzak Confebaskera egindako bisita bat dator BECen garatzen ari den Makina-Erremintaren Biurtekoarekin, non euskal industriaren gaitasunen abangoardia erakusten den.