“Enplegu errekor berri baten aurrean gaude, eta langabezia maiatzean izandako txikiena da 2008tik, krisi ekonomikoa hasi aurretik"
04-06-2024
Euskadik Gizarte Segurantzako 1.019.213 afiliatu zenbatu ditu maiatzean, errekor berria, aurreko hilean baino 5.597 kotizatzaile gehiago (%0,54) eta duela urtebete baino 16.627 gehiago (%+1,68) kontabilizatu baitira. Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabeziari dagokionez, maiatzeko datuek adierazten dute Euskadin 106.422 langabe daudela guztira, aurreko hilean baino 3.131 gutxiago, eta duela urtebete baino 853 gutxiago (-%0,8). Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek “positibotzat” jo ditu datuak, “agerian uzten dutelako enpleguaren eta afiliazioaren arloan 2024an lan merkatuaren behar besteko indarra mantentzen dela, eta horrek honelako albiste onak ekartzen ditu".