Cepymek omenaldia egin die euskal enpresariei, Confebasken bitartez, 40 urte baino gehiagoan terrorismoari aurre egiteagatik.

 
 
  • Aitortza Cepyme urteko sari banaketaren ekitaldian egin da, eta bertan izan dira Confebaskeko lehendakariak eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideen goi mailako ordezkaritza, eta Gobernuko presidente Mariano Rajoyk presiditu du.

 

  • Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak Espainiako enpresaburuen  kolektibo osoari eta indarkeria terroristaren biktima guztiei zabaldu die aitortza.

 

cepyme reconocimiento

Roberto Larrañagak,  Mariano Rajoyren eskuetatik, onespena jasotzen du oholtzan

Bere hitzaldian Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak gogoratu duenez, “soilik Euskadin 50 enpresari edo zuzendari inguru hil zituzten, beste 50 bahitu zituzten, eta milaka batzuek nozitu zituzten mehatxuak eta xantaiak. Eta denbora horretan guztian kolektibo enpresariala isilik bizi izan zen, askotan bakarrik, gure gizartearen zati baten bazterketa, estigmatizazioa eta seinalamendua sufrituz.

Halere – jarraitu du–, Bilboko Euskalduna Jauregian egin berri dugun Memoria eta Aitortza  ekitaldian egin genuen bezala, “gaur eta hemen, gogoratu behar dugu, mehatxuaren eta estortsioaren aurrean, minaren eta bazterketaren aurrean, euskal enpresarien zatirik handienak lanean jarraitu zuela bere enpresetan, gure herrietan eta bere etxeetan biziz, euren senideekin.  Gizarteak badaki beti erakutsi dugula gure konpromisoa, aberastasuna ea enplegua sortuz, beraien bizitzaren eta senideenaren gainean mehatxua, bahiketa, estortsioa ea erailketa zebilen bitartean”.

Confebaskeko lehendakariak mintzaldia amaitzeko esan zuenean, “orain aukera daukagu gizarte kohesionatu eta baketsu bat finkatzeko. Eta gizarte honen oinarrian jarri behar ditugu baita ere memoria, bizitakoaren kontakizuna, kendu zizkigutenen oroitzapena, zoritxarrez alde egin behar zutenena, eta sufritu eta eutsi zutenaren ekarpena… Gaur, zorionez, gauzak aldatu egin dira. Orainari eta etorkizunari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen diogu. Datozen urteak denontzako hobeak izango direlako konfiantzarekin ere”.

Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagaren ondoan Madrilgo ekitaldian izan dira CEBEKeko lehendakari Iñaki Garcinuño, SEA-Arabako Enpresaburuen lehendakari Pascal Gomez eta ADEGIko zuzendari nagusi Jose Migue Ayerza. Denek partekatu dute eszenatokia CEPYMEko lehendakari Antonio Garamendirekinh eta Gobernuko presidente Mariano Rajoyrekin, beste agintari batzuen artean.