“Pertsonek enpresaren kultura, balioak eta helburuak barneratzea, partekatzea eta gurea bezala etengabeko hazkundean dagoen erakunde batean zabal ditzaten... hori erronka zaila da kudeatzeko”

  • Elkarrizketa Arabako NBI taldeko finantza zuzendariarekin Confebasken Enpresa Dimentsioari buruzko newsletterrerako (ikusi hemen)

 

  • 2021ean euskal enpresen batez besteko tamaina hazi egin zen, eta maximo berri bat ezarri zuen.
Dimensión Empresarial

2023-02-28

Guretzat nahitaezko betebeharra da tamaina irabaztea, industria sektorean erreferentea izan nahi badugu. Eta nahi dugu!” Horrela erantzuten dio Javier Rayak, NBI taldeko finantza zuzendariak, Confebaskek editatutako Enpresa Dimentsioaren newsletterrerako emandako elkarrizketan, tamaina handitzeko beharraz eta horrek dakartzan onurez galdetuta.

Zentzu horretan, Javier Rayaren esanetan, “ez dugu beste aukerarik gutxieneko masa kritiko bat duen enpresa bihurtzea baino, industria mapan agertu ahal izateko. Hori, zenbakitara eramanda, urtean 100 milioi euro fakturatzea da. Gure iritziz, tamaina horrekin industria piezen kontsumitzaile handiengana iristeko askoz aukera gehiago izango ditugu”.

Eta enpresa moduan hazteko aurre egin behar izan dioten zailtasun nagusia zein izan den galdetuta, NBI taldeko finantza zuzendariak erantzun duenez, “faktore exogenoei dagokiena alde batera uzten badugu (pandemia, gatazka belikoa, inflazioa, etab.), zailena helburu komunak lortzeko PERTSONAK bat etortzea izan da. Ez dezagun ahaztu PERTSONAK direla gakoa erakundeek, edozein motatakoek, arrakasta izan dezaten. Digitu bikoitzeko hazkundeko testuinguru batean, talde barruan hainbat integrazio egin eta gero, PERTSONEK NBIren kultura, balioak eta helburuak bere gain hartzea, partekatzea eta horiek etengabe aldatzen ari den erakunde batean zabaltzea erronka zaila da kudeatzeko”.

Arabako NBI taldeak 21 urteko historia du, etengabeko hazkundearekin, azken 6 urtean 7 enpresa erosi baititu. Taldearen finantza zuzendariarekin egindako elkarrizketa osoa osorik irakurri daiteke Confebaskeko Enpresa Dimentsioaren newsletterraren azken zenbakian (hemen).

Zenbaki horretan, gainera, pandemiaren ondoren euskal enpresak dimentsio aldetik aurrera egiten jarraitzen duela ere erakusten da. 2021ean euskal enpresen batez besteko tamaina hazi egin zen, maximo berri bat ezarrita, mikroenpresa kopurua jaitsi egin zen, eta gainerako tamainetan hazi egn zen.

Halaber, nabarmentzen du BIND 4.0 startupak azkartzeko programaren 7. edizioko proiektuak garatzen hasi direla, eta partner berrientzako deialdia ireki dela. Newsletterrak, gainera, enpresa dimentsioari lotutako iritzi eta txosten interesgarriak biltzen ditu, baita eremu horri lotutako ekimenekiko informazioa eta estekak ere.