“Elkarrizketa sozialaren mahaiak irtenbidearen parte izatea ahalbidetzen digu, ez arazoaren parte izatea; gainera, gure erabakien erantzukizuna partekatzea ahalbidetzen digu”

  • Confebaskeko Virginia Mugica, Cadena SER irratian, Euskadiko ESMri buruzko mahai inguru batean
MDS

Virginia Múgica, eskumetik hirugarrena, Raúl Arzaren eta Idoia Mendiaren artean (argazkia, Confebask)

2022-05-05

Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiari buruz Cadena SER kateak antolatutako eztabaida batean, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendari Virginia Mugicak ziurtatu duenez, “foro horretan parte hartzeko arrazoi nagusia da esparru sozio-laboralean sortzen diren erronkei aurre egiteko irtenbideetan parte hartzeko aukera ematen digula. Azken batean, elkarrizketa sozialari esker, irtenbideen parte gara, ez arazoaren parte”.

Baina, horrez gain, Virginia Mugikak horren beste bertute batzuen balioa nabarmentzen du: “Halaber, kezkatzen gaituzten gaietan, ordezkatzen ditugun kolektiboen –sindikatuak eta geu– interes legitimoa lantzen laguntzen digu, aurrerapen maila handiagora eramango gaituen adostasunera iristeko. Laburbilduz - gaineratu du -, elkarrizketa sozialean parte hartzea nahitaezkoa da, gure funtzio nagusia, hau da, politika publikoen diseinuan gure interesak txertatzea, betetzeko aukera ematen digulako”.

 

Lorpenak eta lan agenda

EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren barruan lortutako lorpen nagusietako bati dagokionez, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendariak hiru alderdi zehatz azpimarratu ditu: enplegu eta prestakuntza eredu propio baten garapenari buruzko akordioa, ETEen lan arriskuen prebentzioari buruzko behatoki bat eratzeko akordioa, laneko ezbeharrak murrizten modu erabakigarrian lagunduko duena, eta berdintasunari buruzko hirugarren bat, Emakunderekin eta LHKrekin lankidetzan.  “Horrek agerian uzten du ESMn lantzen ditugun akordioen eta gaien zabaltasuna eta heterogeneotasuna, eta horrek, era berean, ageriago uzten du foro honen balioa.

Horrez gain, aurten hitzartutako lan agendari begira, Virginia Mugicak nabarmendu duenez, ESMk Euskadin lehen aldiz aztertuko ditu laneko absentismo tasa handiaren arrazoiak: “Euskadin, egunero, 40.000 pertsona ez dira lanpostura joaten aldi baterako ezintasunagatik (ABE). Arrazoiak zorrotz aztertzeko konpromiso batera iritsi gara, izan ere, hemengo indizea antzeko ekoizpen sareetan dagoena baino askoz altuagoa da”.

Azkenik, eta agendan ziurrenik sartu beharko den gaietako bat denez, Euskadiko erronka demografikoa aztertu da: “gai oso-oso larria da, eta hori nola konpondu eztabaidatzen hasi behar da”.

Cadena SER Euskadi irratiak antolatutako topaketan, Virginia Mugikarekin batera, partaide izan dira halaber UGTko idazkari nagusi Raul Arza, CCOOko Loli Garcia, Laneko sailburuorde Elena Perez Barredo eta Idoia Mendia lehendakariordea.