”Ezin gara herrialde indartsua izan prestakuntza sistema indartsu bat izan ezean”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagaren adierazpenak Comercio egunkariari
FADE

Eduardo Aretxaga, Confebaskeko Zuzendari Nagusia, erdian,eta Confebaskeko Formakuntza arloko Zuzendaria Asier Aloria

Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga eta erakundeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloria FADEren batzarrean izan dira, Gijonen,  LH dualeko euskal eredua azaltzen, eta,  gaur Asturiasko Comercio egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendariak gogorarazi du eredu hori enpresen, ikastetxeen, enpresa elkarteen eta Eusko jaurlaritzaren arteko lankidetza sendo baten emaitza da, 25 urte baino gehiagoko historia duena.

Aretxagak gogorarazi du 80ko urteetan, krisi  betean, erabaki zela “denok nahi genuela Euskadik herrialde industrial bat izaten jarraitzea,konbentzituta geundelako sektore indartsua zela eta dela gure herrialdearentzat enplegua eta aberastasuna sortzeko”. Konpromiso kolektibo horren emaitza gisa –gehitu du Confebaskeko zuzendari nagusiak– “argi izan genuen ezin ginela herrialde indartsu bat izan lanbide heziketa indartsu eta moderno bat izan ezean. Eta hortik sortu zen gaur egun gure mugen baitan zein kanpoan erreferentzia bihurtu den eredu bat”.

Aipatu elkarrizketan, Eduardo Aretxagak euskal enpresek eskatzen dituzten profil profesionalen errepasoa ere egin du– dagoeneko argitaratu ziren Euskadiko Enplegu eta Kualifikazioen gaineko bigarren inkestan –, eta euskal enpresek duten arazo gero eta handiagoa nabarmendu du, behar den kualifikazio profesionala duten pertsonak aurkitzeari dagokionez. Ildo horretan, nabarmendu du euskal gizarteak epe labur eta ertainera aurre egin beharreko erronka demografiko ikaragarria.

Horrez gain, Confebaskeko zuzendari nagusiak gaurkotasun handiko beste gai batzuei ere erantzun die. Bai El Comercion egindako Elkarrizketa osoa, nola Onda Cero Xijonen egindakoa ere hemen irakur eta entzun daiteke.

                                             ENTZUN ONDA CERO GIJON ELKARRIZKETA (15.MINUTUTIK)