Euskal fundizioek sortzen dituzten hondakinen %75 birziklatzea espero dute 2020rako

fundiciones

2018-12-19

Confebasken euskal enpresari eta Ingurumenari buruzko azken buletinean jasotzen denez, EAEko fundizioek – gaur egun estatu osoan daudenen %80 dira – 2020rako erronka moduan jarri dute sortzen dituzten 166.000 hondakin tonetatik %75 birziklatzea. Eta, ingurumeneko lidergo horri esker, Euskadi da Europar Batzordeko Batzorde Teknikoan parte hartzen duen autonomia erkidego bakarra; batzorde horrek lantzen ditu ingurumenari buruzko gomendioak, BREF gidalerro esaten zaienak.

Hain zuzen ere, azken abendu honetan, ordezkaritza instituzional zabal eta askotariko batek EAEko hiru fundizio bisitatu ditu, bertatik bertara ezagutzeko ingurumenari dagokionez ezarritako hobekuntzak, Europako gomendioei jarraituz.

Hori da Newsletter, honetan osorik irakur daitezkeen albisteetako bat, eta, gainera, Confebasken eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza gogorarazten da, datorren hamarkadan ‘ekonomia zirkularra ‘ delakoa garatzeko.

Horrez gain, gogoratzen ditugu baita ere bi euskal enpresari emandako saria, banatu berri diren 2018ko Enpresarentzako Europako Ingurumen Sarietan, EAEn klima aldaketarik buruz izango diren hurrengo hitzorduak eta beste artikulu interesgarri batzuk egiteko dagoen trantsizio energetikoari buruz, estatuan zein Europan.

IKUSI NEWSLETTERRA OSORIK