Legebiltzarreko ordezkaritza batek AJL Ophthalmic enpresa bisitatu du Confebask eta Sea- Arabako Enpresen eskutik

  • Beste bisita bat Confebaskek abiarazitako Parlamentua – Enpresa programaren barruan
AJLra bisitaldia

Legebiltzarreko ordezkaritza, Confebaskeko, Seako eta AJL enpresako kideekin

2019-01-25

Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Batzorde batek AJL Ophthalmic enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean; Arabako ETE bat da, oftalmologia, berreraikuntza kranio-maxilofazial eta airebideko produktu sanitarioen diseinu, fabrikazio eta banaketan espezializatua.

Bisita Confebaskek eta bere elkarte kideek Adegi, Cebek eta Sea – abiarazi zuten Legebiltzarra-Enpresa programaren barruan kokatzen da, eta helburua da gaiari buruz arautzeko ardura duten EAEko parlamentarien eta enpresen errealitatearen arteko hurbiltasuna areagotzea. Honekin, dagoeneko 6 bisita egin dira sektore eta neurri guztietako EAEko firmetara. Lehenago Aernnova, Egile Taldea, CAF, Sidenor eta Bridgestone bisitatu ziren.

AJL Ophthalmici dagokionez, Espainian begi barneko inplanteak fabrikatzen dituen enpresa bakarra da. 2013an ATI iparramerikarra erosi zuen osorik, hau da, munduan FDAren onespena duen konpainia bakarra, keratokonoa tratatzeko kornea barruko eraztunak komertzializatzeko. Bere sare komertziala mundu osoan finkatuta dago, eta 71 herrialdetan dago presente.

Oraingoan, Confebask eta Sea-Arabako Enpresen ordezkaritzaren buruz bakoitzaren zuzendari nagusiak izan dira, Eduardo Aretxaga eta Juan Ugarte.

Ordezkaritza parlamentarioari dagokionez, EAJko – Batzordeko lehendakari Kerman Orbegozo buru zela – eta Alderdi Popularreko parlamentariek osatu dute. Confebaskek Gasteizko Ganberako talde parlamentario guztiei hedatzen die gonbidapena.