Segurmania: Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-ren proiektua, denon elkarlana beharrezkoa baita

  • Enpresa erakundeen ordezkarien bilkura enpresetan portaera seguruak izateko politika bat bultzatzeko
segurmania

Confebaskeko, Adegiko, Cebekeko eta Seako ordezkariak bileran  

Laneko Arriskuen Prebentzioa komunikazio on batekin hasten da”, zioen elkarrizketa batean orain dela hilabete batzuk Euskadiko prebentzio zerbitzuen etxe bateko zuzendariak. ‘Komunikazio on” horren garrantziaz jabetuta, gaur goizean Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-ko Lan Segurtasun Arloko teknikariak elkartu dira Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Osalan institutuarekin batera martxan jarri berri den tresna berria hobetzen jarraitzeko: Segurmania. Kanpaina berezi bat portaera seguruak sustatzeko eta laneko arriskuak prebenitzeko. Gero eta jarraitzaile gehiago ditu, zehazki, sare sozialen bitartez zabaltzen da, eta Confebask, Adegi, Cebek eta Sea-ren webguneetan ere aurki daiteke.

Segurmanian hainbat atal daude, adituen gogoetak eta aholkuak, baita aldizkako elkarrizketak ere prebentzioaren arloko politiketan bideak irekitzen dituzten euskal enpresen ordezkariekin, enpresa sareko gainerako kideentzat eredugarri izan daitezkeenak. Guztia ala guztia teknizismoetatik urrundutako hizkuntza batean, laneko osasun eta segurtasunari dagokionez, enpresaren eta langilearen –guztien– lehentasunak zein izan behar diren argi eta garbi azaltzeko.

Segurmania konbentzituta dago inplikaturiko eragile guztien zeregina dela laneko istripuak ahalik eta gehien desagerrarazteko borrokatzea. Inza ere, Confebaskek eta bere erakunde kideek hamarkadak daramatzate prebentzio politikak martxan jartzeko politikekin inplikatuta, bereziki jarrerak ‘aldaraztera’ eta segurtasunari buruzko jende ‘konbentzitua’ sortzera zuzenduta. Horrenbestez, Euskadiko lan istripuak, mila langileko eraginari begiratuta zein lantokian gertatzen diren istripu hilgarriei begiratuta, erdira baino gehiagora jaitsi dira azken 15 urtean.

“Aitzitik, ezin dugu guardia jaitsi”, azpimarratzen du Confebaskeko teknikari Amaia Lopez Iriondok, 2018 honen hasiera egiazki dramatikoa izan baita, denbora gutxian 4 heriotza gertatu baitira lan istripuetan. Kasuen kontzentrazio horrek ez du esan nahi 2018an igoera izango denik, baina bai behartzen gaituela erne egotera eta enpresekin eta langileekin, eta oro har gizartearekin, dugun komunikazioa indartzera. Enpresan istripuak murriztea talde lan baten ondorioa izan behar da”. Segurmania kanpainak hori bilatzen du hain zuzen ere: guztiak kontzientziatzea jokaera seguru baten garrantziaz, non DENON BATASUNA beharrezkoa den, XXI. mendeko lehentasun saihestezina izan dadin. 

                IKUSI SEGURMANIA