“Gure enpresaren segurtasunerako dugun erronkarik handiena gu geu gara”

segurmania kartela

2018-12-10

Urtebete bete berritan, Segurmaniaren Newsletterraren azken zenbakiak – proiektua Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideek gidatzen dute, Osalanen lankidetzarekin – elkarrizketa bat jasotzen du Siemens Gamesako Segurtasun, Osasun eta Ingurumen zuzendari Iñigo Ardanazekin, zeinean azaltzen baitu konpainiak gai horretan dituen hurrengo erronkak eta lantaldeetan prebentzioaren kultura nola sustatzen duten.

Ildo horretan, Ardanazek dioenez, Laneko arriskuen Prebentziorako erronka nagusia gu geu gara: Langileak, arduradunak, teknikariak beraiek… Kontzientzia prebentiboa bultzatu behar dugu, bai indibidualki bai kolektiboki. Konpainian lantzen den prozesu berri bakoitzak behartzen gaitu prebentzioaren integrazioaren eta autoerantzukizunaren inguruko mezu guztiak indartzera… Ikusten dugu istripuak, oro har, inprobisazioaren eta laneko bidezidorren emaitza direla.  Gure enpresari erreparatuta, prebentzio neurriak definituta daude; ondorioz, langileek zuhur jokatzen duten ala ez esan behar banu, esan behar nuke hobetzeko arlo bat dela”.

Iñigo Ardanazi egindako elkarrizketa osoaz gain, Newsletter honetan laneko segurtasuna indartzeko artikuluak eta aholkuak ere irakur daitezke, eta, zenbaki honetan bereziki, kanpoaldean egiten direnei lanei buruz.

IRAKURRI NEWSLETTERRA OSORIK