Confebask Innobasqueren batzar nagusian, enpresak I+G+Barekin duen konpromisoa nabarmenduz

07-06-2023
Isabel Busto Confebaskeko lehendakaria Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak gaur goizean egindako batzar nagusian izan da, euskal enpresa erakundeko lehendakariordeetako bat baita. Batzarrean Iñigo Urkullu lehendakaria ere izan da. Batzarrean, Innobasquek azpimarratu du Euskadirako aurreikuspenek adierazten dutela I+Gko inbertsioak %7 hazten jarraituko duela, “datorren jokalekuaren ezaugarriak izango direlarik interes tasa altuak, defizit publikoa kontrolatzeko neurriak eta NextGenerationEU funtsen amaiera”. Europar Batasunak posizioak galdu dituen arren, eta Txina eta Estatu Batuen lehia bizia indartzen ari den arren, Euskadik tinko eutsiko dio berrikuntzaren aldeko apustuari.

“Apirilean langabezia eta afiliazio datuak positiboak izan dira Euskadin, eta duela hilabete batzuk espero baino hobeak”

04-05-2023
Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak hedabideei egindako adierazpenetan esan duenez, “datuak positiboak dira, hilabete ona izan da, Euskadin langabeziak jaisten jarraitu duelako, orain 108.001 pertsonakoa izanik, 2008ko abendutik izandako mailarik baxuena. Gainera, langabeziaren murrizketa sektore guztietan gertatu da, Eraikuntzan izan ezik, hor mantendu egiten baita”. “Baina, gainera - jarraitzen du Pablo Martinek -, Euskadiko langabeziaren datu horrekin batera, okupazioaren errekorra dator, 997.000 afiliatu pasatxorekin sektore guztietan, eraikuntzan izandako jaitsiera txiki bat izan ezik”. Gauzak horrela, Confebaskeko Ekonomia arduradunak azpimarratu duenez, “datuak positiboak dira, eta duela hilabete batzuk espero zena baino hobeak, Euskadiko lan merkatua nahiko ondo portatzen ari baita urtearen lehen hilabete hauetan”.

Confebaskek lehen eta bigarren mailako LH dual berriari buruzko Informazio Gida bat aurkeztu du enpresei zuzenduta, bereziki euskal ETEei

26-04-2023
Enpresei – bereziki euskal ETEei – ibilbide dual berria ezagutarazteko, Euskadiko LHaren eta Confebasken artean dagoen lankidetza esparruaren barruan, gure enpresa erakundean Informazio Gida berri bat argitaratu dugu. Modu arin eta didaktikoan, modalitate dual berri horren ezaugarri nagusiak eta onurak azaltzen dituen gida bat da, zeina sakonago zehaztu daitekeen Euskadin, joan den 21/22 ikasturtetik abian jarritako aurretiazko esperientzia pilotu bat dugulako. Proba LHko zentro publiko eta pribatu-itunpekoetan garatzen ari da, eta Informazio Gida honetan aurki daiteke parte hartzen duten zentroen zerrenda.

“Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea funtsezko zereginetako bat da, eta Osalanen enpresekin eta enpresa erakundeekin lankidetzan egiten dugu, besteak beste”

24-04-2023
Segurmaniako azken alean, Lourdes Iscar Osalaneko zuzendari nagusiak adierazten duenez, azken hamarkadetan, “aldaketa oso-oso bizkorrak gertatu dira hainbat alorretan, horien artean nanoteknologiak, eremu elektromagnetikoekiko esposizioari lotutako arriskuak, sistema industrialen robotizazioaren inpaktua, arrisku psikosozialak, etab...Eta argi dagoena da –jarraitzen du– lan arriskuen prebentzioan ez dagoela atsedenerako tarterik. Lan egiteko modu berriak eta horiei lotutako arriskuak ikertzea da, hain zuzen ere, Osalanen egiten dugun zerbait, enpresekin, prebentzio zerbitzuekin, patronalen erakundeekin eta erakunde sindikalekin etengabe lankidetzan, hainbat gairen inguruan, hala nola: gaixotasun profesional berriak, material berriak, zahartzea, telelana, jazarpena, plataforma berriak, arrisku psikosozialak... Prebentzio lana, lana eta lan gehiago eskatzen duten egoerak”. Osalaneko zuzendari nagusiaren iritziz, “gero eta kontzientziazio handiagoa dago Laneko Arriskuen Prebentzioaren garrantziari buruz

Confebaskek Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren akordioak nabarmendu ditu, enpresen lehiakortasunean eta euskal gizartearen etorkizunean aurrera egiteko

19-04-2023
Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak – Confebask, Eusko Jaurlaritza eta erakunde sindikalak biltzen ditu – osoko bilkura egin du gaur goizean, aurreikusitako lan plana eta datozen ekitaldietan lehentasuna izango duten gaiak ofizialki adosteko. Hitz egiteko txandan, Isabel Busto Confebaskeko lehendakariak positibo baloratu ditu lortutako akordioak. “Finean – amaitu du Confebaskeko lehendakariak –, gaur aurkezten dizuegun ESMko akordioen gure balorazioa da konprometituta jarraitzen dugula Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren bultzada irmoarekin, neurri zehatzekin eta lan plan anbiziotsu batekin".