Confebaskek aukera emango die euskal gazte unibertsitarioei uda honetan Erresuma Batuko enpresetan praktikak egiteko, Erasmus+ beken bitartez

Cartel Erasmus+

 

Confebask beka deialdi berri bat abiarazi du EHU/UPV, Deustuko Unibertsitate eta Mondragon Unibertsitateko ikasle unibertsitario edo titulatu berrientzat, 2018ko ekainetik aurrera Erasmus+ programaren baitan Europako enpresa batean egonaldi praktikoa egin nahi badute.

Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasleek eta/edo tituludun berriek datorren ekainaren 1era arte bidali ahal izango dute eskaria.  Hautaketa prozesu baten ondoren, azkenean aukeratu dituztenek udan hasiko dituzte praktikak Erresuma Batuko enpresetan.

Bekak Erasmus+ programaren bitartez finantzatzen dira, SEPIEren bidez (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua), eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kofinantzaketa daukate.

Aurten, enpresek askotariko profil unibertsitarioak eskatu dituzte, tartean egonik Arkitektura zein Informatikako espezialitateak, Finantzak eta Enpresen Administrazioa, eta Salmentak eta Marketina, besteak beste.

Confebaskek gazte unibertsitarioentzako bekak kudeatzen ditu, oharturik aukera bikaina dela haien prestakuntza hobetzeko eta, ondorioz, lanean kalitatez hasteko.

Epeei, eskatzen diren baldintzei eta enpresen eskaera zehatzei buruzko informazio guztia Confebasken webgunean kontsulta daiteke.