Noticias

“Hemengoak / De aquí”, Confebasken inoiz argitaratu gabeko komunikazio kanpaina, euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta ongizate sozialari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko

13-10-2025
Euskal enpresek Euskadiko gastu sozial osoaren %94an laguntzen dute, Euskadiko BPGaren %70 inguru sortzen dute, 10 langiletik 7 enplegatzen dituzte, estatu osoko baldintzarik onenetan, eta Lanbide Heziketako milaka unibertsitario eta ikasleri prestakuntza praktikoa eskaintzen diete. Horiek dira Confebaskek Euskadin inoiz argitaratu gabeko komunikazio kanpaina batean balioetsiko dituen zifretako batzuk, euskal enpresek Euskadiren aurrerabideari eta ongizate sozialari egiten dioten ekarpena eskala handian zabaltzeko asmoz.

Euskal enpresak aurrera doaz genero berdintasunarekin duten konpromisoan, erronka handiak dituzten arren

06-10-2025
EAEko 265 konpainiari egindako inkesta batetik abiatuta –Euskadin horrelako lehenengoa da– eta Confebaskeko lurralde erakundeen parte hartzearekin –Adegi, Cebek eta SEA–, diagnostikoak erakusten du aurrerapauso esanguratsuak egin direla berdintasunaren aldeko politikak eta neurriak txertatzeko, eta, aldi berean, oraindik bidea egiteko duten arloak identifikatzen ditu.

“Hazkundearen aurreikuspena % 2 inguruan mantentzen dugu urte honetarako, lau ardura nabarmenduta: AEB, industriaren hauskortasuna, absentismoa eta talentu falta”

17-07-2025
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak prentsaurrekoa eman du erakundearen urteko Kontseilu Nagusia elkartu ondoren, euskal enpresak kezkatzen dituzten gaiez duen iritzia jakinarazteko. Bere hitzaldian, urte honetarako BPGaren hazkunde aurreikuspena %2 inguruan mantentzen dela nabarmendu du, baita dauden milioi bat kotizatzaileei eusteko adina enplegu sortuko dela ere. Aitzitik, hainbat arrisku faktore aipatu ditu, euskal enpresa sarearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna mehatxatzen dituztenak. Ildo horretan, Tamara Yaguek industria sektorearen ahulezia gero eta handiagoaz ohartarazi du, zerbitzuen eta eraikuntzaren dinamismoarekin alderatuta. “Muga zergen gerra eta Europako batasun falta eragin negatiboa izaten ari diragure enpresa industrialetan”, adierazi du.

Enpresa eta autonomoen kopuruak ekainean ohi baino jaitsiera handiagoa izan du Euskadin

14-07-2025
Confebaskeko azken newsletterrean deskribatzen denez, ekainean Gizarte Segurantzan izena emana zuten euskal enpresen kopurua 57.117 zen guztira, iazko hilabete berdinean baino 742 gutxiago. Urte arteko -%1,3ko jaitsiera da, ekainerako ohi baino beherakada handiagoa. Sektoreka, iazko ekainarekin alderatuta, jaitsiera Industria eta Zerbitzuetan izan da, eta Eraikuntzan, berriz, enpresa kopurua zertxobait hazi da. 2020ko otsailarekin alderatuta (pandemiaren aurretik), Industrian gertatu da jaitsierarik handiena (-%7,6 eta 503 enpresa gutxiago), eta ondoren Zerbitzuak daude (-%3 eta 1.370 enpresa gutxiago). Aitzitik, Eraikuntzan orduan baino 92 enpresa gehiago erregistratu dira (+%1,8). Bestalde, Euskadin urte arteko jaitsiera (-%1,3) estatuan erregistratutakoa baino handiagoa da, estatuan ere enpresa kopurua jaitsi den arren, baina neurri txikiagoan (-%0,4).

Maiatzean, Euskadin, enpresen kopurua hazi egin da, baina industriakoetan jaitsi egin da, eta sektore horretan hartzekodunen konkurtso kopuruak ere gora egin du

13-06-2025
Maiatzean Gizarte Segurantzan izena emanda zuten euskal enpresen kopurua 57.882 izan zen. Apirilean baino 441 gehiago dira, maiatzerako ohikoa baino hazkunde handiagoarekin, baina hala ere aurreko urteko hilabete berdinean baino 69 gutxiago dira oraindik (-%0,1). 2020ko otsailarekin alderatuta ere (pandemiaren hasiera), arrakala ez da ixten. Maiatzaren 31n orduan baino 1.011 enpresa gutxiago zeuden oraindik (-%1,7), eta pandemian galdutako enpresen erdiak baino pixka bat gehiago berreskuratu dira (%52). Azken urteko bilakaerari dagokionez, euskal enpresen kopurua jaitsi egin zen Industrian, Zerbitzuetan mantendu zen eta Eraikuntzan hazi.