Noticias

Confebaskek positibo baloratzen du CEOEren eta sindikatuen arteko akordioa, konfiantza sortzen duelako eta hazkunde fasea sendotzen duelako

26-06-2018
Confebasken iritziz, positiboa da CEOE, CCOO eta UGTk akordio bat lortu izana, lehenik eta behin, estatuan zein nazioartean bizitzen ari garen aldaketa eta ziurgabetasun garaiotan, akordio bat lortzea eragile sozialen erantzukizun ariketa bat delako, enpresek, langileek eta, ondorioz, herritarrek oro har aurre egin beharreko erronkei aurre egiteko. Horrenbestez, akordioak beharrezko konfiantza sortzen laguntzen du, hazteko eta enplegua sortzeko egungo fasea finkatzeko.

”Ezin gara herrialde indartsua izan prestakuntza sistema indartsu bat izan ezean”

22-06-2018
Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga eta erakundeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloria FADEren batzarrean izan dira, Gijonen, LH dualeko euskal eredua azaltzen, eta, gaur Asturiasko Comercio egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendariak gogorarazi du eredu hori enpresen, ikastetxeen, enpresa elkarteen eta Eusko jaurlaritzaren arteko lankidetza sendo baten emaitza da, 25 urte baino gehiagoko historia duena.

Confebaskek LH Dualeko euskal eredua ezagutu nahi duten Asturias, Gaztela-Leon, Kantabria, Errioxa eta Nafarroako enpresa elkarteak hartu ditu

13-06-2018
Goi mailako ordezkaritza batek bisitatu du Confebask, tartean egonik Asturias, Gaztela-Leon, Kantabria, Errioxa eta Nafarroako enpresa elkarte nagusietako lehendakariak eta Prestakuntzako arduradunak, lehen eskutik ikusteko Lanbide Heziketa Duala Euskadin nola ezartzen ari den, eta bere arrakastaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko. Aurkezpenean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak enpresen, ikastetxeen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren bide luzea azpimarratu du, 25 urte baino gehiago baitaramate elkarlanean Euskadin Lanbide Heziketa ezartzeko eta hobetzeko.

“Portaera indibidualetan egiten diren aldaketa txikiek emaitza handiak ekartzen dituzte laneko arriskuen prebentzioari dagokionez"

13-06-2018
Confebask jardunaldi batean parte hartzera gonbidatu dute - baita CEOEren izenean ere -, Bilbon, “Lan osasungarriei” buruzko Europako kanpaina berria aurkezteko antolatu den jardunaldi batean, INSSBTk eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Agentziak antolatuta. Testuinguru horretan, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok gogorarazi duenez, lantokian lan arriskuak eta gaixotasun profesionalak prebenitzeko giltzarriak zerikusi handia dauka “enpresako pertsonen konbentzimenduarekin - bai gidarien aldetik bai gainerakoen aldetik -, gai horretan egiten den inbertsioa ez delako aukera bat, baizik eta betebehar legal eta etikoa, eta, are gehiago, enpresaren lehiakortasunerako betebeharra“.

Euskadin enpresak sortzeko erritmoa estatuaren erdia baino gutxiago da, eta maiatzean %0,4 baino ez da hazi

11-06-2018
Confebasken azken txostenaren arabera, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua maiatzean 59.418 zen. 2012tik dagoen mailarik altuena da, baina orain dela urtebete bat zegoena baino %0’4 gehiago besterik ez da (+214 enpresa). Urtearteko tasan, hazi egin dira Eraikuntzan (+%1’1) eta Zerbitzuetan (+%0’2) diharduten etxeak, eta Industriakoak berriro murriztu dira (-%0’6). Estatuak dagoen batez bestekoarekin alderatuta, Euskadin sortutako enpresen urtearteko hazkundea nabarmen txikiagoa da.