- Elkarrizketa Deian Tamara Yague Confebaskeko presidentearekin
Tamara Yague, elkarrizketa hasi baino ariñago (Argazkia, Confebask)
2026-02-02
“Absentismoa eragin handia izaten ari da euskal enpresen lehiakortasunean. Profil kualifikatuen faltarekin batera, horixe da gaur egun gehien kezkatzen gaituena. Ohartu behar dugu ekonomian eta guztion ongizatean eragiten duen arazo bat dugula. Gizarte osoak bat eginda landu behar dugu”.
Horrela erantzun zuen Tamara Yague Confebaskeko presidenteak Deia egunkarian egindako elkarrizketa batean, euskal enpresaren lehiakortasun arazoez galdetu ziotenean. Euskadiko gatazka sindikalak atzerriko inbertsioak geldiaraz ditzakeen galdetuta, Confebaskeko presidenteak adierazi duenez, ‘kezkatzen gaituena da gatazka gatazka hutsagatik eragitea’. Kanpoko enpresa batek lokalizazio bat bilatzen duenean, gauza asko baloratzen ditu, besteak beste absentismo maila edo gatazka sindikala. Ez dugu esaten faktore erabakigarri bakarrak direnik, baina, jakina, batu, ez dute batzen.
Euskadin lanbide arteko gutxieneko soldata propio izateari dagokionez, Tamara Yaguek gogorarazi du “prest gaudela hitzarmenean oinarritutako bati buruz hitz egiteko, baina enpresen lehiakortasunarekin zerikusia duten beste gai batzuez –esaterako, absentismoa– hitz egingo den foro batean, zeina hirutarikoa izan behar den. Batzuek langile guztientzat proposatzen duten lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokionez, ez gaude negoziatzeko legitimatuta, hori legez ezartzen den zerbait da, ezin da enpresa-sindikatu arteko negoziazio bidez egin”.
Elkarrizketan zehar, Confebaskeko presidenteak urte honetarako hazkunderako dituen aurreikuspenak gogorarazi ditu –”%2,1eko hazkundea, enplegu pixka bat gutxiago sortzea, eta industria izanik dinamismo gutxien duen sektorea–”, “enpresa jarduera sustatzen duen fiskalitate baten eskaera” azpimarratu du, eta “industriak deskarbonizazioari lehiakortasuna galdu gabe ekiteko” beharra nabarmendu du.
Ildo horretan, Tamara Yaguek “positibotzat” jotzen du Mikel Jauregi sailburuak abiarazitako industria plana, eta, azkenik, gogorarazi duenez, “euskal enpresaburuek zerikusi handia dute Euskadin dugun ongizate mailarekin”.
------------------------------
CONFEBASKI BURUZ
1983an lurraldeetako erakunde kideek sortua –Adegi (Gipuzkoa), Cebek (Bizkaia) eta SEA Empresas Alavesas (Araba)–, Confebask Euskadiko sektore arteko Enpresa Erakunde adierazgarriena da, tamaina eta sektore guztietako enpresak dituelako, eta, beraz, instituzio autonomiko, erakunde sindikal, komunikabide eta, oro har, euskal gizartearen aurrean enpresen erreferentziazko solaskidea da.
Euskal enpresak sortzen duen aberastasuna Euskadiko BPGaren %70 inguru da, lana duten pertsona guztien %70i ematen die enplegua, %85 kontratu mugagabearekin, eta estatuko batez besteko soldatarik altuenak ordaintzen dizkie, Madrilekin batera.
Gainera, ordaintzen diren zergekin, Eusko Jaurlaritzaren gastu sozialaren %94aren parekoa ordaintzen laguntzen dute urtero, 12.000 milioi euro inguru. Euskal enpresak 7.600 milioirekin laguntzen du langileen pentsioetarako eta langabezia asegururako.



