Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, promozio kanpaina bat abiarazi dute Euskadiko LH dualean enpresa gehiago sartzeko

  • Dagoeneko 1.800 Enpresa Txiki eta Ertainek baino gehiagok parte hartu dute. Lehendabiziko aldiz, 2017-2018 ikasturterako kanpainak Enpresentzako Gida Azkar bat ere badu, jarraitu beharreko pausoekin.

 

  • Sektore eta tamaina guztietako enpresei zuzenduta dago.

 

  • Aukeratutako lema da ’Euskadiko LH duala: oraingo irtenbidea zure etorkizuneko erronketarako. Enpresa, unea da’
LH Duala 2017

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta Euskadiko LH ikastetxeek prestakuntzaren arloko 25 urteko lankidetza sakona aprobetxatzen dute, euskal enpresen artean Etorkizuneko LH’: eredu duala esaten zaiona bultzatzen jarraitzeko; horren bitartez, enpresak edo sektoreak behar dituen gaitasun berezietan prestatzen dira ikasleak eta, gainera, gazteei lan irteera zabala eskaintzen zaie.

1.800 euskal enpresak baino gehiagok eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako 2.000 ikaslek baino gehiagok dagoeneko hartu dute parte programan, indarrean daraman 5 urteetan. Ikasturte honetan bakarrik, 1.300 ikasle inguru ari dira LH duala egiten 800 enpresatan gorabehera, hau da, ikasleen kopurua hamar aldiz biderkatu da eta firma parte hartzaileak zazpi aldiz, 2012. urtean programa abiarazi zenetik. Eta elementu gehigarri garrantzitsu bat dago:  %80 Enpresa Txiki eta Ertainak dira; horrek erakusten du prestakuntza mota hori edozein neurri eta jardueratako konpainietara zuzentzen dela.  

Enpresentzako gida azkarra

Aurtengo kanpainak, lehendabiziko aldiz, ‘gida azkar’ bat ere badu, parte hartzeko interesa duen enpresa batek jarraitu beharreko pausoekin. Dekalogo samur eta irakurterraza,  parte hartzera animatuz gero jarraitu beharreko protokoloaren lehen ideia bat egiteko.

Eusko Jaurlaritza, Confebask eta Ikastetxeek elkarrekin ari dira LH dualaren euskal eredua lantzen, eta hainbat modalitate eskaintzen ditu, prestakuntza egoera jakin bakoitzera egokitzeko. Zabaldutako aukeren artean daude 2 edo 3 urteko prestakuntza zikloak enpresan, behar den espezializazioaren arabera.

Euskadiko LH dualaren onurak

Onura nabarmenak eskaintzen ditu. Gazteenentzat, laneko egoera errealetan ikasteko aukera ematen dielako, gutxienez 1 urteko esperientzia profesionala lortuz; ordainsaria eskaintzen die, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera; eta lanean integratzea, esaterako, industriaren adar batzuetan, %90 ere gaindituta.

Enpresentzat, LH dualak langile kualifikatuak prestatzen dituelako, enpresen euren behar zehatzetara eta kultura berezira egokituta; belaunaldien arteko erreleboa errazten du; inplikazio eta elkarlan maila biderkatzen du; eta egokitzeko/ikasteko denborak laburtzen ditu beste bide batzuekin alderatuta. 

Gogobetetze eta laneratze maila handia

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak egindako inkesta baten arabera, enpresa parte hartzaileen gogobetetze maila %100ekoa dela esan daiteke. Zehazki, adierazten duenez, programan jada parte hartu dutenen %98k uste dute ikasleek positibo eta eraginkortasunez erantzun diote egitasmoari; %99,6k ‘oso ontzat’ kalifikatzen du LH dualaren euskal eredua, eta enpresen %99,3k berriro parte hartuko lukete hurrengo deialdian.

Gainera, LH dualaren euskal ereduak laneratze indize altua dauka. LH dualeko %78 inguruk lana aurkitu zuten hurrengo egunean, eta %90 inguruk prestakuntza jaso zuten enpresan bertan geratu ziren.

2020rako helburua da eredua zabaltzea eta handitzea, eta, horretarako, 5.000 enpresa behar dira txandakako modalitate dualean 7.000 ikasle gazte prestatzeko; horrek esan nahi du Euskadin Lanbide Heziketan titulatzen diren ikasle guztien %60 sartuko liratekeela gutxi gorabehera.

Kanpaina

                Asmo horrekin, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek, Eusko Jaurlaritzako LH Sailburuordetzaren eta Euskadiko LH ikastetxeen sarearen eskutik, zabalkunde kanpaina  berri bat abiarazi dute euskal enpresen artean, lema honekin: ‘Euskadiko LH duala: oraingo irtenbidea zure etorkizuneko erronketarako. Enpresa, unea da’

Aldi berean, ADEGI, CEBEK eta SEA hainbat egitasmo garatzen ari dira maiatzean zehar, enpresei LH dualaren programan sartzearen onurak zuzenean azaltzeko; eredua, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevaloren hitzetan, ‘oso ongi orientatu, egituratu eta kontrolatuta dago eta, eragile sozialekin adosteaz gain, bi helburu argi lortu nahi ditu: pertsonen enplegagarritasuna–batez ere gazteena– eta enpresen lehiakortasuna hobetzea”.

Interesa duten enpresek ADEGI, CEBEK edo SEAra edo Euskadiko edozein LH ikastetxetara jo dezakete.