Confebasken newsletterra Enpresen Finantzaketari buruz

Enpresen Finantzaketari Confebasken azken buletinaren arabera, kreditu berriak lortzeko enpresekin negoziatzen diren baldintzak hobetu egin dira, beraien egoera finantzarioa bezala. Diagnostikoaren oinarrian 3 datu daude: lehendabizikoa, 1 urterako Euriborrak beste minimo berri bat markatu duela ekainean, %-0,15; bigarrena, enpresa txiki eta ertainetarako kreditua ere minimoetan jarri da –nahiz eta enpresa handientzako kredituen prezioa baino 0,62 puntu handiagoa den–; eta hirugarrena, enpresa sektorearen berankortasunaren jaitsiera azeleratu egin dela, aurtengo lehen hiruhilekoan %17 murriztu baita.
Edonola ere, azterketak gaineratu duenez, enpresa txiki eta ertainen finantzaketa Europako batez bestekoaren ia prezio berean egiten den arren, enpresa handiena oraindik %0,43 garestiagoa da. Gainera, enpresa handiek gero eta gehiago jotzen dute bankuetatik kanpoko finantzaketara, izan ere, lehen hiruhilekoan, %50 baino gehiago handitu da.
Guztira, enpresei emandako kreditu berria, maiatzera bitartean, %2,6 hazi da: enpresa txiki eta ertainei emandako kreditu berria %7,1 hazi da, eta enpresa handiei emandakoa, berriz, %2,4.