Enpresentzako kreditua %11,8 hazi da, eta kreditua emateko tasak minimoetan mantentzen dira

  • Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruzko Newsletterra, irailera arteko datuekin (hemen ikusi)
Newsletter Confebask

2020-11-30

Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian irakurri daitekeenez (ikusi hemen), irailera arte konpainiei emandako kreditu berria %11,8 hazi da, pandemian zehar enpresak finantzatzeko beharrak asetzeko martxan jarritako likidezia lerroek bultzatuta. Hazkundea batez ere pandemiaren hasieran kontzentratu da, eta azken hilabeteetan apaldu egin da.

Kredituaren prezioari dagokionez, enpresa txiki eta ertainak zein enpresa handiak kontuan hartuta, minimoetan jarraitzen du, eta Europako homonimoek bezala ordaintzen dute, nahiz eta, batez beste, urte baterako maileguetan, enpresa handiek 0,47 puntu gutxiago ordaintzen duten enpresa txiki eta ertainek baino. Eta enpresen berankortasunari dagokionez, tasa %4,9ra jaitsi da, baxuena izanik 2009tik.

Gainera, Confebasken newslletterraren azken zenbaki honetan zehazten denez, enpresa ez finantzarioen bankuz kanpoko finantzaketa ere hazi egin da baloreen merkatu primarioan: 2020ko lehen bederatzi hilabetean, urte arteko %130,4 hazi da, eta hori 2019ko hazkundeari gehitzen zaio, zeina %32koa izan baitzen.

Enpresaren ordaindukoen bidez egindako finantzaketa da irailera arte gehien hazi dena, %188,5, eta ondoren dago kapital zabalkundeen bidez egindakoa, %82,8ko hazkundearekin; errenta finkoko jaulkipenen bidezko finantzaketa, berriz, %16,7 igo da.

Datu horiek eta beste batzuk osorik kontsultatu daitezke Confebasken azken buletinean, eta baita beste gai batzuk ere, hala nola Euskadiko konkurtso prozesuei buruzko datuak, euskal enpresentzako laguntza finantzarioko programak eta lerroak, eta finantza erakundeek eta Confebaskeko erakunde kideek - Adegi, Cebek eta Sea – sinatutako akordioen xehetasunak, enpresak finantzatzeko.