10 enpresatik 9k kontratatzeko zailtasunak dituztela diote, pertsona faltagatik edo pertsonek gaitasun egokiak ez dituztelako
10-05-2026
Confebaskek EAEko enpresen Enplegu Beharrei eta Kualifikazioari buruzko VI. Inkesta egin du, Adegi, Cebek eta Sea erakundeekin lankidetzan. Enpresen %25ek Euskaditik kanpoko kontrataziora jo dute dagoeneko, horietatik erdiek beste autonomia erkidego batzuetako pertsonak kontratatzeko. Eraikuntzak erabili du gehien formula hori. Etorkizunari begira, hiru euskal enpresatik batek kanpoan kontratatzeko asmoa du. EAEko 4 enpresatik 3k 2026an kontratatzea aurreikusten du, gehienek jarduera maila handitu delako. %85 mugagabeak izango dira eta gehienbat lanaldi osokoak. Adinak gero eta garrantzi gutxiago du kontratatzeko orduan. Eskatutako lanpostuen %40 unibertsitatekoak izango dira, eta %49 Lanbide Heziketakoak. Gainerako %10a Bigarren Hezkuntzatik haragoko prestakuntzarik ez duten pertsonei dagokie, azken urteetako ehunekorik txikiena . Hautagaiaren jarrerak eta interesak gero eta gehiago balio dute enpresentzat



