Confebaskek euskal sindikatuetako, Osakidetzako eta Gizarte Segurantzako liderrak bildu ditu Euskadiko lan absentismoari buruzko aurrekaririk gabeko mahai inguru batean
07-11-2024
“Lan absentismoari buruzko itun bateratua behar dugu Euskadin, gu guztion arteko konpromisoan, lankidetzan eta konfiantzan oinarrituta. Egin dezagun gure errealitate zehatzari egokitutako diagnostiko komun bat eta ekin diezaiogun lanari. Denbora beharko dugu. Gaur konponbideen bidea ibiltzen hasten bagara Confebaskek egindako ekarpen txiki honi esker, ongi etorri”. Hala azpimarratu zuen Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak jardunaldiaren amaieran emandako hitzaldian, han azpimarratu zuen-eta “lan absentismoaren aldagaia erronka bat dela gure enpresen produktibitaterako eta lehiakortasunerako”. Dakizuen bezala, gure ongizate egoerarekin zuzenean lotuta dagoen zerbait da. Gaur, erantzunetan inplikaziorik handiena izan dutenak bildu ditugu hemen: enpresak, sindikatuak eta erakunde publikoak, hala nola Osakidetza eta Gizarte Segurantza, eta Eusko Jaurlaritza bera, bigarren lehendakariordearekin, hemen dago-eta".