Euskadin fabrikatutako ekodiseinuko produktuen urteko fabrikazioa 7.000 milioi eurotik gora izango da 2020an
11-10-2018
Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu duen azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Ekodiseinuko produktuak eta zerbitzuak nabarmen haziko dira 3 urtean. 2020an, fakturazioak 7.000 milioi euro gaindituko ditu, Orkestraren – Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua – eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren menpeko Ihoberen aurreikuspenen arabera. Izan ere, Newsletterrean irakur daitekeenez, “produktuen fabrikazio kostuan %80 eta ingurumenean izango duten eragina diseinuaren faseetan konfiguratzen da”, “Europar Batasuneko ETEetako Ekintza Plan Berdearen” ondorioen arabera. Arrazoi hori tarteko, “funtsezkoa da estrategiak aktibatzea diseinu jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatzeko, berrerabilera eta birziklapena bultzatzeko, materialei bigarren bizitza bat eman, balio katean berrintegratu eta lehengaien eta energiaren kontsumoa murrizte aldera.