“Unibertsitate-enpresa euskal estrategia zutabe sendoekin ari da eraikitzen Euskadin”
24-07-2018
Confebaskeko zuzendari nagusiak azken urtean EAEko unibertsitate sistemaren eta enpresen artean egindako hurbilketa eta konexio sendoaren balioa jarri zuen agerian: “bide onetik goaz. Oinarriak ongi bermatzen baditugu, apaltasunez eta elkarren arteko komunikazio biziarekin, aurrerapen handiak egingo ditugu. Aurten Enpresa-Unibertsitate euskal estrategiaren barruan egin dena aipagarria da, eta bere balioa agerian jarri behar da: iragan bat eta etorkizun bat markatzen ditu”.
Eduardo Aretxagak ‘unibertsitate duala’ esaten zaion horretan inplikaturiko eragile guztien arteko sintonia handia nabarmendu du: Eusko Jaurlaritza, unibertsitateak, enpresak eta enpresa elkarteak.