“Egungo zailtasunak gorabehera, euskal enpresaburuek inbertsioaren eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dute”
22-11-2022
Aurtengo edizioan, hauek dira sarituak: Gonzalo Anton San Juan, SEA-Arabako Enpresaburuen Elkarteak proposatua; Maria Josefa Errazkin Artetxe, Korta Bidetik Fundazioak aurkeztutako hautagaia; Ana Belen Juaristi Urdangarin, Adegik aurkeztua, eta Mariano Ucar Angulo, Cebekek proposatua. Sariak banatzeko ekitaldian egindako hitzaldian, Isabel Busto Confebaskeko presidenteak esan duenez, “saridunak nabarmendu egiten dira beren kemenagatik, zoritxarra gainditzeko gogoagatik, lanagatik eta konstantziagatik. Dakigunez, Joxe Mari Kortaren brezko balioak dira, zeina gaur hemen ohoratzen baitugu. Hain zuzen ere, beren proiektuaren alde egindako apustu irmoaren (arrisku pertsonal ikaragarriak barne) eta lortutako lehiakortasunaren ondorioz, herrialde honetako enpresariek inbertitu egiten dute, enplegua sortzen dute eta gure bizitza eta ongizate maila mantentzeko behar besteko baliabideak sortzen dituzte”. “Horregatik -jarraitu du Isabel Bustok-, enpresa mundutik ez dugu ulertzen enpresari buruz batzuetan transmititzen den irudi negatiboa. Enpresa konponbidearen parte izan da, da eta izango da, ez arazoaren parte".



