“Otsaileko datuak positiboak izan dira eta urte honetarako enplegua sortzeko aurreikuspena mantentzea ahalbidetzen dute”

  • Confebasken balorazioa otsaileko langabezia eta Gizarte Segurantzako afiliazio zifrei dagokienez
Confebask

Pablo Martín, Isabel Busto Confebaskeko lehendakariaren alboan (argazkia, Manu de Alba para Confebask)

2023-03-02

2015etik otsailik onena izan da, eta datu positiboak dira, urte osorako enplegua sortzeko aurreikuspena mantentzea ahalbidetzen dutenak”. Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek gaur egin duen balorazio nagusia da, joan den hilabetean Euskadin erregistratutako langabeziaren eta Gizarte Segurantzako kotizatzaile kopuruaren zifrak ezagutu ondoren.

Otsailean, 609 langabe gutxiago daude Euskadin, eta ia 3.900 afiliatu gehiago zenbatu dira. Datu horiekin, Pablo Martinek ziurtatu duenez, “lan merkatuaren bilakaera positiboa izan da, izan ere, sektore guztietan murriztu da langabezia, eta iazko otsailean baino intentsitate handiagoz”.

Confebaskeko Ekonomiako arduradunak gaineratu duenez, “Gizarte Segurantzari dagokionez antzeko zerbait gertatzen da, afiliazioa hazten ari baita, eta iazko otsailean baino gehiago eta sektore guztietan handitzen ari baita. Finean –amaitu du–, datuak positiboak dira, eta urte osorako enplegua sortzeko aurreikuspena mantentzea ahalbidetzen dute. Hala ere, iaz baino erritmo zuhurragoan izango da, oso hazkunde ekonomiko apala espero denez, enpleguaren sorrera ere moderatua izango baita”.