“Generoaren araberako soldaten desoreka amaitzea, betebehar etikoa izateaz gain, enpresen lehiakortasunerako faktore argia da”
26-01-2018
“Berdintasun eredu baterantz” izenburupean, Novia Salcedo Fundazioak antolatutako solasaldiak, besteak beste, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Altolazabal eta Europar Batasuneko Kontseiluko Aukera Berdintasuneko arduradun Cristina Gallach elkartu ditu. Roberto Larrañagak zera baieztatu du: “soldata ‘desoreka’ edo ‘desberdintasuna’ egoera zitala da gurea bezalako gizarte aurreratu batentzat”, eta, defenditu duenez, “enpresaren helburu nagusia da guztiok enpresan erabat sartzea, izan gizon zein emakume, norberaren gaitasunetik eta ahaleginetik ez datorren diskriminaziorik eta diferentziarik gabe. Ildo horretan, betebehar etikoaz gain, soldaten arteko desoreka amaitzea eta aukera berdintasuna sustatzea lehiakortasunerako baldintza argia da.