Empresa & Unibertsitatea

Cabecera Empresa&Uni

 

 

Denbora luzeegian unibertsitate-mundua eta enpresa-mundua oso bereizita egon dira. Hala ere, CONFEBASKek, Eusko Jaurlaritzak eta euskal unibertsitateek elkarrekin lan asko egin ondoren, 2017an Lehenengo Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia onartu zen.

 

Estrategia hau Euskal Unibertsitate-Sistemak Euskadiko eragile eraldatzaile gisa duen rola indartzeko baterako apustua da. Baina, horrez gain, unibertsitateen bikaintasun zientifikoa eta euskal enpresen oraingo eta etorkizuneko beharrak hartzen ditu kontuan.

 

Estrategiaren helburu nagusiak ezagutza sortzea eta transferitzea dira, baita lankidetza-esparru batean giza kapitala prestatzea ere. Azken helburua Euskadiren eta bere enpresen garapen ekonomikorako palanka bat eratzea da, espezializazio adimentsu eta gizatiarreko espazio baten barruan.

 

Ondoren, 2022an, Bigarren Unibertsitatea + Enpresa Euskal Estrategia 2022-2026 onartu zen, kualifikazio handiko talentuaren prestakuntza, ezagutzaren sorrera eta transferentzia indartzeko, eta Euskal Unibertsitatea+Enpresa Ereduaren jarraipenarekin eta ebaluazioarekin lotutako hirugarren helburu bat gehitu zen.

 

I. Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia hemen deskarga daiteke.

 

II. Unibertsitatea + Enpresa Euskal Estrategia 2022-2026 hemen deskarga daiteke.