E+ Lanbide Heziketa

Cabecera E+ FP

 

 

Confebaskek hainbat beka-deialdi egiten ditu urtero, Erasmus+ Europako Programaren bidez, Lanbide Heziketako Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloetako ikasleek Erasmus+ programaren bidez Europako lantokietan prestakuntza eman ahal izateko.

 

Proiektua partzuergo gisa gidatzen du urtero, eta Euskadiko LHko ikastetxe guztiei parte hartzeko aukera ematen die, eta, ondorioz, baita bertako ikasleei ere.

 

Zure ikastetxeak proiektuan parte hartu nahi badu, urteko otsaila baino lehen jarri behar duzu gurekin harremanetan, zure ikastetxea partzuergoaren barruan sartu ahal izateko.

 

Egonaldi horiek 90 egun irauten dute Europan, eta Confebaskek kudeatzen ditu oso-osorik (hegaldiak, lekualdatzeak, ostatua, istripuen aurkako eta erantzukizun zibileko asegurua, praktiken bilaketa eta jarraipena, etab.).

 

 

Zein dira onartzeko baldintzak?

  • Euskadiko LHko zentroetako erdi- edo goi-mailako edozein titulazio ofizialetan matrikulatuta egotea.
  • Erasmus+ programan parte hartzen duen Europako herrialde bateko nazionalitatea izatea edo egoiliartzat aitortuta egotea, bizileku-baimenarekin, errefuxiatuarena/aberrigabearena.
  • Ahozko adierazpen-gaitasuna izatea, xede-herrialdeko hizkuntza ofizialean egiazta daitekeena.
  • Europako Osasun Txartela izatea, egonaldia egiten den unean.

 

Zeintzuk dira Erasmus+ bekak eskaintzen dituen laguntzak?

Bekak barne hartzen ditu helmugako herrialdera joan-etorriko bidaiak, 90 eguneko ostatua eta istripuen eta erantzukizun zibilaren aurkako asegurua.

 

Beka horiek Erasmus+ programak finantzatzen ditu Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren bidez (SEPIE), eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatzen dituzte.

 

 

 

Egin klik hemen posta elektronikoz harremanetan jartzedo

Telefonoa (9etatik 14etara): 944021330

 

 

Honako hauek finantzatutako bekak:

Losgos UE-GV-DB