Unibertsitatea

Cabecera Unibertsitatea

 

 

Pertsonak dira enpresek beren lehiakortasunari eusteko duten kapital nagusia, etengabe berrizten eta aldatzen ari den merkatuan. Unibertsitate esparruak funtsezko zeregina izan behar du enpresen etengabeko aldaketa horretara egokitzeko.

 

Euskal gazteek lortutako prestakuntza beren arrakastaren faktore nagusietako bat da, baita ere beren enpresen arrakastaren faktore nagusietako bat. Unibertsitatea da, gaur egun, kalitatezko aukera bat, gero eta malguagoa; lehiakortasunak eta berrikuntzak markatutako lan-merkatura sarbidea ematen duena.

 

Ideia horri leial, CONFEBASKek euskal unibertsitateetako gobernu-foro instituzionaletan parte hartzen du; modu aktiboan parte hartzen du unibertsitatearen eta enpresaren arteko harreman estuagoak garatzen, berariazko ekimenen bidez, Unibertsitatea-Enpresa Estrategia edo DUAL Unibertsitatea bezala.