Confebaskek hainbat beka-deialdi egiten ditu urtero, Erasmus+ Europako Programaren barruan, Euskadiko hiru unibertsitateetan (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) matrikulatutako UNIBERTSITATEKO IKASLEAK eta/edo TITULUDUNAK, (gradukoak zein masterrekoak) nazioarteko enpresetan praktikak egiteko aukera izan dezaten, lan-munduan lehen esperientzia lortzeko helburuarekin.
Bekaren zenbatekoa urtero zehazten da, ERASMUS+ programak proiektuari egiten dion finantza-ekarpenaren arabera. Laguntza osagarriak zenbatzen badira (Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundia), zenbatekoa deialdi bakoitzean zehaztuko da.
Zein dira onarpen-baldintzak?
- EHUko, Deustuko edo Arrasateko edozein gradu edo master ofizialetan matrikulatuta egotea.
- Aldi berean ikasketetarako Erasmus+ bekarik ez izatea.
- Erasmus+ programan parte hartzen duen Europako herrialde bateko nazionalitatea izatea edo egoiliartzat aitortuta egotea, bizileku-baimenarekin, errefuxiatuarena/aberrigabearena.
- Ahozko adierazpen-gaitasuna izatea, xede-herrialdeko hizkuntza ofizialean egiazta daitekeena.
- Europako Osasun Txartela izatea, egonaldia egiten den unean.
Zeintzuk dira Erasmus+ bekak eskaintzen dituen laguntzak?
Beka horiek Erasmus+ programak finantzatzen ditu, Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) bidez.
Laguntzen zenbatekoa xede-herrialdearen bizi-mailaren araberakoa izango da, jarraian deskribatzen diren hiru taldeen arabera:

Laguntza horiez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak ere finantzatu ahal izango ditu bekak.
Zer aukera ditut Erasmus+ beka eskatzeko?
1. Praktikak egiteko enpresa bat badut::
Ikaslea bazara (Gradukoa edo Masterrekoa), edo UPV-EHU, Deusto edo Mondragon tituludun berria bazara eta praktikaldi bat egiteko enpresa bat lortu baduzu, zure hautagaitza aurkeztu beharko duzu Confebasken, beka eskatzeko.
Enpresak bilatzeko hainbat bide daude: zure fakultatearen bidez (nazioarteko harremanen koordinatzailea), enpresen direktorioak, aurreko esperientziengatiko kontaktu pertsonalak..., Europako bilaketa-plataformak (Eures, ErasmusIntern, Eurodesk, GLOBALPLACEMENT.COM, praktica.de). Zure aukera bilatzera animatzen zaitugu!!
Posta elektronikoz aurkeztu beharreko dokumentazioa (gaian honako hau adierazi beharko duzu: Erasmus+izena+abizenak):
- CV formatu europarra (eredua deskargatu).
- Europako Osasun Txartela (EOT) eskaneatuta.
- Praktika egingo duzun enpresaren onarpen-gutuna, ereduari jarraituz (eredua deeskargatu).
- Eskabidea egiteko unean ikaslea zarela egiaztatzen duen espediente akademikoaren edo matrikularen kopia.
2. Enpresarik ez badut eta dagoen eskaintza-deialdian izena eman nahi badut::
Egonaldi praktiko bat egiteko akordiorik edo enpresarik ez baduzu, baina horrelako esperientzia batez gozatu nahi baduzu, Confebasketik argitaratzen diren eskaintzetako batean izena eman dezakezu. Berrikusi atal hau aldizka, berritasun guztiak ikusteko.
Ohiko galderak-FAQ
Esteka honetan ohiko galderen zerrenda bat kontsulta dezakezu, programarako zure eskaera kudeatzen laguntzeko.
Egin klik hemen para contactar por email
Telefonoa (9etatik 14etara): 944021330
Honako hauek finantzatutako bekak:
