“Absentismo-tasak altuak izanik, Euskadin konponbideak bilatu nahi ditugu inplikatuta dauden guztiekin elkarrizketa eta diagnostikoa partekatuz”
10-01-2025
Mediaset-en albistegietan (Tele 5 eta Cuatro) eginiko adierazpenetan, Confebaskeko arlo juridiko-laboraleko zuzendariak, Virginia Múgicak, berriz ere aipatu ditu ezintasun aldi bateragatik izandako absentismo-tasa altuak, Adecco-ren azken txosten baten ondoren. Txosten horretan, Euskadi, Estatuko autonomia-erkidego guztien artean, absentismo-tasan lehen postuan kokatu da berriro ere. “Euskadik, beste behin ere, nabarmentzen jarraitzen du ezintasun aldi bateragatik izandako absentismoan, sektore eta adin-tarte guztietan lider absolutu gisa. Aspaldidanik kezkatzen gaitu egoera horrek, izan ere, pertsonen osasunari ez ezik, enpresen lehiakortasunari ere kalte larria eragiten dio. Confebasketik ezin dugu alde batera begiratu. Arazo hau duela bi hamarkada baino gehiagotik daramagu arrastaka.”