Confebaskek eta Espainiako Gobernuko Industriako idazkari nagusiak eta Energiako estatu idazkariak gaur egungo egoera analizatu eta euskal enpresek berreraikuntzarako Europako funtsen zati bat lortzeko dituzten aukerak aztertu dituzte
11-09-2020
Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – bilera batean parte hartu dute gaur goizean, Espainiako Gobernuko Industriako eta Energiako goi arduradunetako birekin: Raul Blanco, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako idazkari nagusia; eta Sara Aagesen, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiako estatu idazkaria. Bileran izan da, halaber, Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso. Confebasken aldetik, ordezkaritza zabal bat joan da bilerara, Adegi, Cebek eta Seako lehendakariak buru zirela – Eduardo Junkera, Iñaki Garcinuño eta Pascal Gomez –, baita bere hainbat lehendakariorde eta zenbait zuzendari nagusi ere. Topaketak balio izan du Euskadiren egoera ekonomikoa eta enpresariala – pandemiak eragindako krisiak oso baldintzatua – bi ministerioekin aztertzeko eta partekatzeko, zehazki, Euskadirentzat estrategikoak diren bi sektoreei dagokienez, hau da, industriari eta energiari dagokienez.



